wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak abian jarri ditu 2020.urteko garapen lankidetzarako eta gizarte eta gizarte-osasungintza arloko elkarteen urteko dirulaguntza deialdiak. Garapen lankidetzarako 90.000€ko dirulaguntza lerroa jarri du abian eta gizarte eta gizarte-osasungintzako elkarteentzat 39.000€koa. Eskaerak egiteko epea uztailaren 14an eta 16an bukatuko dira, hurrenez hurren. 

Azpeitiko Udalak aste honetan bi dirulaguntza lerroren inguruko deialdiak jarri ditu abian. Alde batetik, garapen lankidetzari bideratutako 90.000€ko laguntza lerroa jarri da martxan. Linea honen bidez, lankidetza garatuko den komunitateen eta herrialdeen baliabideak hobetzea da helburua -oinarrizko azpiegiturak, ekipo-ondasunak eta era guztietako ondasun materialak- eta, baita, herri horien finantza-ahalmena hobetzeko arlo batzuk garatzea ere; hala nola, oinarrizko ekoizpena, gizarte-zerbitzuak, osasuna, hezkuntza, kudeaketa koopertiboa eta mikroenpresen sorrera. Eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 14a izango da. 

DIrulaguntza hau honakoei bideratuta dago: 

1. Irabazi asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundeak, haien jarduerak bat datozenean deialdi honen xedearekin, eta Azpeitian helbidea edo/eta jarduera garatzen dutenak.

2. Azpeitian jaio edo bizi diren pertsonei, beren jarduerak Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) edo/eta kongregazio baten bidez burutzen dituztenean, jarduera horiek bat datozenean deialdi honen xedearekin.

3. Gutxienez 10 urtean Azpeitian erroldatuta dauden pertsonak, lehenengo aldiz baldin badoaz lan egitera GKE batekin osasun, hezkuntza edota gizarte zerbitzuetako arloren batean, gutxienez 4 hilabete jarraiko epealdian, ERASMUS programatik kanpo. Dirulaguntza horiek garraioa eta mantenua ordaintzeko izango dira. Laguntza horiek behin bakarrik emango dira.

Deialdiaren inguruko informazio osoa 

*Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbideahttps://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU01812648 

 

Gizarte eta gizarte-osasungintzako elkarteen dirulaguntzetara 39.000€ bideratu ditu aurtengoan ere Udalak. Laguntza honen bidez, elkartearen beraren ohiko jarduerari eustea;  hitzaldiak; herritarren sektore batzuen aisialdi eta denbora librerako jarduerak; sustapen, sentsibizazio, prestakuntza, informazio jarduerak/edo ekimenak, eta jardueraren zabalkundekoak; elkarte zehatz horren jarduerarekin zerikusia duten material edo baliabide espezifikoak prestatzea; elkartearen jarduerak bere baitan har tzen dituen kolektiboei zuzendutako interbentzio programa zehatzak garatzea eta ohiz kanpoko izaeraz, Azpeitian sustraitutakotzat jotako ekitaldi, ospakizun eta urteurrenak antolatzea laguntzen dira, besteak beste. Linea horretarako eskaerak egiteko azken eguna uztailaren 16a izango da. 

Deialdiaren inguruko informazio osoa 

Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU01812650