wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Esklabak Iturzuloko babestutako etxebizitzen eraikuntzan, bihar, ekainak 25,  zimentazio losa hormigonatu behar dute, eta hori dela eta ohi baino goizago hasiko dira obrak (goizeko 06:00ak aldera). Hormigonatze lan hori etenik gabe egin beharreko lana da, eta egun osoan arituko dira horretan. Lan horietarako bi bonba jarri behar dituzte, bata obra eremuan jarriko da eta bestea Iñaki Azpiazu kalean; hori dela eta hainbat aparkaleku kendu beharko dira eta baliteke hainbat momentutan trafikoan ere eragina izatea, kamioien joan etorria dela eta.

Obrak iraungo duen denboran sortuko diren eragozpenak direla eta, aurrez barkamena eskatu nahi die Udalak bertako bizilagunei.