wrapper

Oharrak

Lan munduan euskararen normalkuntza erronka
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, Azpeitiko Udalak herriko enpresentzat jardunaldia antolatu du, Basazabal Jauregian. Bertan, 25 bat enpresetako ordezkariak bildu dira, lan munduan ere hizkuntza normalizazioa bultzatzearen
Euskaren Nazioarteko Eguneko adierazpena
Atzoko ohiko plenoan, gaurko Euskaren Nazioarteko egunaren baitan, HAKOBAn adostutako adierazpena onartu zuten, aho batez. Eneritz Albizu Euskara Batzordeburuak horrelako adierazpenak "hainbat sentzibilitateren artean adoste" pozgarritzak jo zuen
Gizarte beharrei erantzun, ekonomia sustatu eta trantsizio energetikorako proiektu estrategikoak
Nagore Alkorta alkateak, “epe luze eta motzera begira” proiektuak gauzatzeko tresna direla udal aurrekontuak azpimarratu du. Hala, “eguneroko beharrei” erantzuteaz gain, “proiektu estrategikoak” bultzatzeko konpromisoa agertu du. 2022ko aurrekontuak

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak eskaintzen dute Joxe Takolo Beka 2001. urtetik, goi mailako mendiko egitasmoak bultzatzeko. Goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak bultzatze 3.000€ko beka da. Uztailaren 13a bitartean aurkez daitezke proiektuak Azpeitiko Udalean; presentzialki eta egoitza elektronikoaren bidez (udal webgunearen bidez).

 

2001etik ematen du Azpeitiko Udalak Joxe Takolo Beka. Mendizaletasuna bultzatzeaz gain Joxe Takolo azpeitiar mendizalearen izena eta izanaren berri helburu dutela. Urte guzti hauetan maila desberdinetako munduan zehar garatzeko hainbat proiektu lagundu dira diruz.

Duela hiru urte, inflexio puntu bat egin ostean, zenbait aldaketarekin, indarberritu egin zen. “Joxe Takoloren izena eta izana goi mendizaletasunari lotuta jarraitzeko bekari eusteko konpromisoa dugu eta mendizaleak beren proiektuak aurkeztera animatu nahi ditugu. Mendizaletasunaren eta gure balioek erabat egiten dute bat, herri izaera zehatz bat sortzen lagundu du eta horretan jarraitzea nahi dugu”, adierazi du Egoitz Arruti kirol batzordeburuak.

 

Bekaren irizpideak

Aurtengo deialdiko proiektuak baloratzeko irizpideak honakoak izango dira

1.  Proiektuaren originaltasuna (%29 gehienez).

2.  Proiektuaren zailtasuna (%29 gehienez).

3.  Parte-hartzaileak (%21 gehienez).

3.1.  Parte-hartzaile euskaldunen kopurua (%7).

3,2.  Parte-hartzaileen parekotasuna (%7).

3.3.  Inklusibotasuna (%7).

4.  Jardueraren eta baliabideen finantzaketa (%21 gehienez).

4.1.  Aurrekontua (%7).

4.2.  Proiektuaren iraupena (%7).

4.3.  Proiektua gauzatuko den lekua (% 7).

Aurkeztutako proposamenak ireki aurretik, goian aipatutako irizpideak objektiboki baloratuko ditu lan horretarako izendatutako batzorde teknikoak.

Proiektuaren aurkezpena

Proeiktua aurkezten dutenek, diruz laguntzea eskatu den proiektu edo jardueraren ardura duen ordezkari edo pertsonak eskari-instantzia ofizialaren atal guztiak bete beharko dituzte, eta horri Nortasun Agiriaren fotokopia erantsi eta proiektuan partaide izango direnen federazioko lizentzia. Lizentzia hori, gutxienez, bekara aurkeztu baino urtebete lehenago ateratakoa izan beharko du.

Egin nahi den proiektuaren oroitidazkia edo memoria, hari dagokion aurrekontuarekin batera ere aurkeztu beharko da, bai paperean baita euskarri informatikoan ere.

Diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du deialdi honen organo kudeatzaileak, eta ez da beharrezkoa izango haien baimenik. Hala ere, eskatzaileek uka dezakete egiaztapen hori egiteko baimena, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

 

Bekaren deialdia

Joxe Takolo Beka 2020