wrapper

Oharrak

36ko Gerran herritik botatako zortzi emakumeri, errekonozimendua
Juana Agirre Oiarzabal, Catalina Bereziartua Altuna, Maria Ezeiza Salsamendi, Casiana Etxaniz Arrizabalaga, Joxepa Etxeberria Aizpuru, Maria Etxeberria Larrañaga, Isabel Gómez Azkune eta Maria Orbegozo Arzuaga omendu dituzte gaur Azpeitiko Udalak
Eskola kirol egokitua, inklusiorako erreminta
Hilabete luzeetako elkarlana hasi da bere emaitzak ematen. Azpeitiko Udala eta Azkoitikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa eta Marea Urdina eskualdean Eskola Kirol Egokituko eskaintza abian jartzeko helburuz lanean
Emakumeen ahalduntzean sakontzeko, formazio eskaintza zabala ikasturte berrirako
Ikasturte berriari ekiteko indarberrituta eta irudi-berrituta dator Emakumeen Txokoa. Garaietara egokitutako irudia eta eskaintza prestatu ditu datozen hilabeteetarako. Irailaren 20an irekiko da Jabetxe Eskolan zein bestelako tailer eta saioetan

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak eskaintzen dute Joxe Takolo Beka 2001. urtetik, goi mailako mendiko egitasmoak bultzatzeko. Goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak bultzatze 3.000€ko beka da. Uztailaren 13a bitartean aurkez daitezke proiektuak Azpeitiko Udalean; presentzialki eta egoitza elektronikoaren bidez (udal webgunearen bidez).

 

2001etik ematen du Azpeitiko Udalak Joxe Takolo Beka. Mendizaletasuna bultzatzeaz gain Joxe Takolo azpeitiar mendizalearen izena eta izanaren berri helburu dutela. Urte guzti hauetan maila desberdinetako munduan zehar garatzeko hainbat proiektu lagundu dira diruz.

Duela hiru urte, inflexio puntu bat egin ostean, zenbait aldaketarekin, indarberritu egin zen. “Joxe Takoloren izena eta izana goi mendizaletasunari lotuta jarraitzeko bekari eusteko konpromisoa dugu eta mendizaleak beren proiektuak aurkeztera animatu nahi ditugu. Mendizaletasunaren eta gure balioek erabat egiten dute bat, herri izaera zehatz bat sortzen lagundu du eta horretan jarraitzea nahi dugu”, adierazi du Egoitz Arruti kirol batzordeburuak.

 

Bekaren irizpideak

Aurtengo deialdiko proiektuak baloratzeko irizpideak honakoak izango dira

1.  Proiektuaren originaltasuna (%29 gehienez).

2.  Proiektuaren zailtasuna (%29 gehienez).

3.  Parte-hartzaileak (%21 gehienez).

3.1.  Parte-hartzaile euskaldunen kopurua (%7).

3,2.  Parte-hartzaileen parekotasuna (%7).

3.3.  Inklusibotasuna (%7).

4.  Jardueraren eta baliabideen finantzaketa (%21 gehienez).

4.1.  Aurrekontua (%7).

4.2.  Proiektuaren iraupena (%7).

4.3.  Proiektua gauzatuko den lekua (% 7).

Aurkeztutako proposamenak ireki aurretik, goian aipatutako irizpideak objektiboki baloratuko ditu lan horretarako izendatutako batzorde teknikoak.

Proiektuaren aurkezpena

Proeiktua aurkezten dutenek, diruz laguntzea eskatu den proiektu edo jardueraren ardura duen ordezkari edo pertsonak eskari-instantzia ofizialaren atal guztiak bete beharko dituzte, eta horri Nortasun Agiriaren fotokopia erantsi eta proiektuan partaide izango direnen federazioko lizentzia. Lizentzia hori, gutxienez, bekara aurkeztu baino urtebete lehenago ateratakoa izan beharko du.

Egin nahi den proiektuaren oroitidazkia edo memoria, hari dagokion aurrekontuarekin batera ere aurkeztu beharko da, bai paperean baita euskarri informatikoan ere.

Diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du deialdi honen organo kudeatzaileak, eta ez da beharrezkoa izango haien baimenik. Hala ere, eskatzaileek uka dezakete egiaztapen hori egiteko baimena, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

 

Bekaren deialdia

Joxe Takolo Beka 2020