wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Alarma egoera ezarri zenetik itxita izan dira hainbat udal azpiegitura. Deseskaladako faseak aurrera egin ahala, Udala hasi da dekretuak aztertu ostean, eraikinak zabaltzen, prebentzio neurri zehatzak hartuta. Udalak herritarrei orain artean bezala arduraz jokatzeko eskatu nahi die; norbera eta komunitatea zaintzeko.


Liburutegia, maileguentzat zabalik

Alarma egoeraren baitan, maileguak etxeraino eramateko zerbitzua eskaini du Udal Liburutegiak. Zerbitzu hori mantenduz, aurrez aurreko mailegu zerbitzua ere eskainiko du gaurtik aurrera. Hala, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara izango da irekita. Liburu, DVD edo dokumentuen mailegu zerbitzua eskainiko da bertan. Mailegu eskaera aurrez egin beharko da 943 15 71 95 telefonoan, 688 815 506 zenbakian whatsappez edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postan.

Ahal dela eskaera zehatzak egin behar dira, katalogoan begiratuta. Eskaera orokorrak badira, liburutegiko teknikariek egingo dute aukeraketa. Aurrez aipatu bezala, maileguak liburutegian bertan edo etxean jasotzeko aukera dago. Liburuak itzultzeko buzoian utzi beharko dira, eta berrogeialdia pasatu beharko dute, berriro erabili aurretik.

Sindikatu Zaharreko lehen solairuko ikasketarako egokitutako gela ere irekita dago.

Baigera I ere irekita
Baigera Ieko taberna zerbitzua irekita dago (Baigera IIa lehiaketa publikoan dago). Egun osoan izango da zabalik, baina ordutegi berezia izango du jubilatuentzat; 10:00etatik 12:00etara eta 15:30etatik 17:00etara. Ordu horietan jubilatuak soilik izango dira eta maskarillarekin ibili beharko dute. Tabernan ez da egunkaririk eta kartarik egongo eta barruko mahaietan gehienez 4 lagun egon beharko dute eta bi kanpokoetan.

Kirol eragileekin harremanetan
Deseskalada fase honetan kirol azpiegiturak irekitzeko aukera ere aztertzen ari da Udala. Kirol azpiegiturak erabiltzen dituzten herriko talde ugari daudenez, horien inguruan harremanetan dago Udala; beste hainbat azpiegitura baino konplexuagoa delako horien irekiera. Izan ere, dekretuek ezarritako aforo eta prebentzio neurriak tarteko, erabilera mugatua izango dute, epe batez, azpiegitura horiek.

Kultur eragileei irizpideak
Kultur azpiegiturei dagokionez, pixkanaka-pixkanaka hasiko dira banaka edo talde txikietan beren azpiegiturak erabiltzen. Hori dela eta kultur eragile guztiei jarraitu beharreko irizpideak jakinarazi dizkio taldeei Udalak.