wrapper

Oharrak

Administrarien lan poltsa osatzeko deialdia egin du Azpeitiko Udalak
Azpeitiko Udalak administrarien lan poltsa osatzeko deialdia jarri du abian. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta online bidez aukez daitezke, otsailaren 12a bitartean. Azpeitiko Udalak administrarien bi lan poltsa osatzeko
'Amamaren danborra' dokumentalaren estreinaldiko ekitaldia, bideoan
'Amamaren danborra' dokumentala aurkeztu zen atzo arratsean Soreasun. Dokumentala lehen aldiz jendeaurrean eskaini aurretik eginiko ekitalditxoa bideoan bilduta hemen ikusgai.    
Emakumeek danborradan parte hartzea bultzatu dutenei errekonozimendua eginez estreinatu da
Gaur arratsaldean estreinatu da Amamaren danborra dokumentala, Soreasun;  protagonistak eta danbor taldeetako ordezkariak bertan zirela. "Bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuet gizonentzako egindako mundu honetan emakumearen presentzia

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Gaur eta bihar egingo da bi hilean behingo Janari Bankuaren bidez oinarrizko elikagaien banaketa. Pasa den hilean banaketa gehigarria egin zen COVID-19aren ondorioz ezarritako alarma egoerak sortutako beharrai erantzuteko asmoz, eta oraingoa ohiko banaketa izango da. Azpeitiko Udalak oinarrizko elikagaiak erosiz Janari bankura ekarpena egin du, "familia guztiei oinarrizko elikagaiak bermatzeko". 

Janari Bankuko boluntarioak eta brigada gaur eta bihar oinarrizko elikagaiak banatzen arituko dira Janari Bankuan. Ohiko bi hilean behingo banaketa egingo dute bi egun hauetan. 

COVID-19ak herritarrengan eta, batez ere, familia zaurgarrienen artean eragindako kalte ekonomikoak aintzat hartuta, udalak Janari Bankuarekin elkarlanean, apirilean, banaketa gehigarria egitea adostu zuen eta 90 familiak jaso zituzten elikagaiak. 

Banaketa gehigarri horren ondorioz, ez zegoen oraingo banaketarako behar beste elikagai, eta Udalak elikagaien erosketa egin du. Hala, 100 kilo arroz, 300 kilo makarroi, 500 kilo gaileta, 3.000 litro esne eta 200 litro olio erosi ditu. Guztira, 3.317 euroko ekarpena egin dio Janari Bankuari. 

Janari Bankuak bi hilean behin banatzen ditu, herriko boluntario talde baten bidez, oinarrizko elikagaiak, eta martxoan egin zen aurreko ohiko banaketa. Oraingo banaketan, 300 familiak jasoko dituzte oinarrizko elikagaiak. 

 

Oinarrizko beharrei erantzuteko laguntza

Oinarrizko elikadura premiez gain, herriko familien oinarizko beharrak arintzeko udal laguntzen deialdia ireki du udalak. Hala, 2020ko ekitaldiko deialdia egokitu egin du alarma egoerak behar berriak sortu dituelako herritarren artean. Alarma egoerak irauten duen bitartean izandako diru-sarrerak izango dira kontuan diru-laguntza ebazterakoan, ikusi delako hainbat herritarren lan-egoera aldatu egin dela martxoaren 15ean alarma egoera ezarri zenetik.

Alokairua ordaintzea; elikagaiak erostea; osasun eta farmazia produktuak eskuratzea; ura, gasa, argindarra eta halako hornikuntzak finantziatzea laguntzen dira besteak beste, laguntza horien bidez.

Laguntza eta zerbitzuen informazioa 943- 15 71 92 telefonora deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi jaso dezakete herritarrek.


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information