wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Xaguxatarren atzetik, Azpeitia familian ezagutzeko aukera
Duela hainbat urtetatik Xaguxatarren parkea du Azpeitiak eta parkean haurrek hasitako abentura luzatzeko asmoz, Xaguxatarren ibilbidea osatu du Udalak. Familian herria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen die haurrei eta bisitariei. Azpeitiko
475.000€ langileen kontratazioa, industria, ekintzailetasuna, merkataritza eta lehen sektorean
Ekonomia sustatzeko laguntzak jarri ditu abian Azpeitiko Udalak. Gaur abian jarritako 475.000€ko lerroekin maiatzean aurkeztutako ekonomia suspertzeko plan integralaren gehiengoa exekutatu du Udalak. Krisi ekonomikoa dela-eta deialdia egokitu eta
Anbulatorioko zubia herritar guztientzat irisgarriagoa egiteko obrak esleitu ditu Udalak
Anbulatorio atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du; irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lanak egingo dira bi fasetan. Lehen faseko lanak esleitu dira eta uda ostean hasiko dira obrak. Azpeitiko Udalak

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Herritar guztientzat erabilera askotarako maskara higieniko bana erosi du Udalak; pixkanaka iristen ari dira eta datorren asteazkenetik aurrera hasiko da banaketan. Lehenik 65 urtetik gorako herritarrei banatuko zaizkie, auzoz auzo.

COVID-19aren pandemiaren asterik gogorrenak pasatu ostean, herritarrak hasi dira kalera irteten pixkanaka-pixkanaka. Itxialditik irteteko fase honetan, maskarilla erabiltzea gomendatzen du Osasun Sailak orokorrean; eta garraio publikoan derrigorrezkoa izango da erabilera. Gomendio eta betebehar horiei erantzun asmoz, Azpeitiko Udalak herritarren artean maskarillak banatzea erabaki du; norbera eta komunitatea zaintzeko bidea baita babes neurri hori hartzea.

Azpeitiko Udalak 15.000 maskarilla erosi ditu, haur eta helduentzat: “Irteten hasi gara pixkanaka, eta herritar asko dira maskarillak eskuratu nahi izanagatik, ez dituztenak lortzen. Horren aurrean, ahalegin berezia egin dugu maskarillak eskuratzeko eta herritarren artean banatzeko. Dagoeneko etxez etxeko laguntzaren erabiltzaileei eta Antxieta Etxekoei, adibidez, banatu diegu”, adierazi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak.

Banaketa modu ordenatuan, eta arriskurik gabe egiteko helburuarekin, lehenik sektore zaurgarrienari egingo zaio banaketa. Hau da, datorren astean (asteazkenetik ostiralera bitartean) 65 urtetik gorakoen artean banatuko dira maskarillak. Ondoren, haur eta helduen artean egingo da banaketa, azken horientzako ere maskarillak eskatu dira (aurrerago jakinaraziko da noiz eta nola).

Banaketa herrian jarriko diren 15 postutan egingo da. Datorren asteko egoera eta ordutegiak jakin ostean, astelehenetik aurrera adieraziko zaie, bando bidez, etxe-atari bakoitzeko bizilagunei zein gunetan eta zein ordutan jaso ahal izango duten maskarilla. Hamabost postu horiek jartzearen arrazoia da herritarrak beraien bizilekutik ahalik eta gutxien mugitzea. Horregatik, etxetik hurbilen duten postuan jaso beharko dute maskarilla. Patologiaren bat dutenek edo postuetara joan ezin dutenek 688 874 861 telefonora dei dezakete 8:00etatik 15:00etara bitartean, eta etxean jasoko dute.

Banaketa, boluntarioekin elkarlanean

15.000 maskarillen banaketa COVID-19aren ondorioz ezarritako alarma egoeraren hasieratik abian den 150 laguneko boluntario sarearekin elkarlanean egingo da. Postu bakoitzean maskarillak banatzen eta segurtasun neurriak betetzen direla bermatzen izango dira. Azpeitiko Udalak herritar horien inplikazioa eskertu nahi du, boluntarioen ekarpenik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako banaketa horrela egitea. Herritar gehiagoren inplikazioa ezinbestekoa izango da datozen asteotan banaketa hau egiteko. Beraz, boluntario izan nahi eta oraindik izena eman ez dutenek galdetegia betez eman dezakete izena.

Alarma egoera ezarri zenetik babes materialaren falta izan da nagusi. Hala ere, Azpeitian gabezia horri aurre egiteko elkartasuna izan da nagusi. Herriko eragile eta enpresek egindako ekarpena handia izan da: “Elkar-ekin bezalako eragilearekin antolatuta edo banaka herritarrek zein enpresa eta dendek orain artean izan duten jarrera eskertzekoa eta txalotzekoa da benetan. Isilean aritu da herritar ugari lanean eta ezinbestekoa izan da hori. Horrelako herritarrek egiten dute Azpeitia hobeagoa”, adierazi du Josu Labaka zinegotziak.

Laguntzeko gaude

Maskarillez gain, Azpeitiko Udalak COVID-19ak eragindako ondorioei aurre egiteko hainbat zerbitzu eta diru laguntza linea ditu abian. Hala-nola, oinarrizko beharretarako laguntza edo alokairua edo mailegua ordaintzeko kontratupeko eta autonomoentzat. Informazio gehiagorako 943 15 71 92 eta 943 54 79 83 telefonora deitu dezakete interesatuek.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information