wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udal Liburutegiak alarma egoeraren ondorioz herritarrak etxean dauden epealdi honetarako ‘Liburuak etxera’ zerbitzu berria jarriko du astelehenetik aurrera; liburu eta filmen maileguak eramango dizkie etxera erabiltzaileei. “Kultura etxeko ateraino eman nahi diegu herritarrei. Kultura eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatuz herritarrak entretenitzeko”, adierazi du Eneritz Albizu Kultura zinegotziak.

Liburuaren Egunean, astelehenetik aurrera udal liburutegiaren bidez liburuen eta filmen maileguak etxean jasotzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Mailegu eskaerak egiteko aukera izango dute herritarrek eta astebeteren barruan jasoko dituzte eskatutako liburuak. Liburu eta filmen mailegu eskaera astelehenetik aurrera egin ahal izango da eta maiatzaren 4tik aurrera hasiko dira herritarrak jasotzen. Prozesu osoa beharrezko prebentzio neurri guztiak hartuta egingo da

Osasun arloko larrialdi egoera honetan, liburutegiak itxita, herritarrek liburu eta pelikulak on-line hartzeko aukera dute, eLiburutegia eta eFilmen bidez. Baina askok, ez dute horretarako bitartekorik, sarerik ez dutelako, ez dakitelako nola erabiltzen den. Zentzu horretan, jende askoren liburu eskaera jaso dira azken asteotan Udal Liburutegian. Behar horri erantzuteko jarri du abian Udal Liburutegiak, Liburuak Etxera ekimena. “Liburutegiak erabiltzaile asko ditu egunerokoan, herritarrek asko estimatzen duten azpiegitura eta zerbitzua dira. Alarma egoeran liburutegira etorri ezin direnez, gu joango gara liburuekin etxera”, gaineratu du Albizuk.

ZERBITZUAREN FUNTZIONAMENDUA

Eskaerak astelehenetik ostiralera, 9:00tik 13:00ra bitartean jasoko dira telefonoz, whatsapp-ez edo posta elektronikoz:

◦ Telefonoa: 943 15 71 95
◦ Whatsapp-a: 688 815 506
◦ Posta elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

• Zer eta nola eskatu? Liburuak, pelikulak eta aldizkariak hartu daitezke maileguan


◦ Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean begiratu, eta izenburu zehatzak eskatu daitezke. Kontutan izan, Azpeitiko Udal Liburutegian, erabilgarri egon behar duela liburuak, liburutegi arteko mailegurik ezin baita egin.
https://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9256/ID73d1a3d4/NT1

◦ Eskaerak modu orokorragoan egin, eta liburuzainek aukeratuko dituzte liburuak. Adibidez, eleberri beltza edo 5 urteko haur batentzako euskarazko 3 ipuin nahi dituztela edo dena delakoa zehaztu dezakete eskatzaileek.

◦ Liburuen etxez etxeko banaketak suposatzen duen esfortzua dela eta, gutxienez hilabeterako behar dituzten liburuak eskatzea aholkatzen zaie herritarrei. Bidai bakarrean liburu asko eramatea hobea delako bidai asko egitea baino.

Maileguak egiteko liburutegiko bazkide izan behar da. Oraindik ez bazara, on-line inprimakia bete eta bidali, edota Udal Liburutegiarekin harremanetan jarri telefonoz edo whatsapp-ez eta bazkide egin.

Noiz jasoko dut eskatutakoa?

Eskatutako liburu, pelikula edo aldizkarien paketeen banaketa, auzoka, astean behin egingo da. Hau da, eskaera jaso, eta auzo horri, aste horretan dagokion egunean jasoko du eskatzaileak paketea.

Noiz arte eduki ditzaket etxean liburuak?

Printzipioz, larrialdi egoera amaitu arte ez da liburua itzuli beharrik izango. (Denbora aurrera doan heinean, zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan, itzulketak egiteko beharra ikusiz gero, horretarako moduak zehaztuko dira).