wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Eusko Jaurlaritzak merkatuak eteteko emandako agindua aztertu ondoren, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak adierazi du udalei dagokiela baserritarren salmenta postuen kudeaketaren ardura. Horregatik, orain artean bezala, neurri “zorrotzenak” hartuta, astearteetako eta ostiraletako lehen sektorearen salmenta postuak mantentzeko konpromisoa hartu dute baserritarrek eta udalak.


Azpeitiko Udalak jakinarazi du datozen asteetan baserritarren azoka egiten jarraituko dela, beharrezko prebentzio neurriak hartuta. Pasa den asteazkenean, EAEko aldizkari ofizialean argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak aldi baterako nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko azoken jarduera eteteko agindua. Nagore Alkorta alkateak azaldu du agindua aztertu duela udalak, eta juridikoki dekretu horrek ezin diela eragin azoka plazan postuak jartzen dituzten baserritarrei. Izan ere, alkatearen arabera, udal eskumena da azoken kudeaketarena.


Osasunaren zaintza izan da udalaren lehentasuna koronabirusaren hedapena hasi zenetik. Hori horrela, eta baserritarrekin horrela adostuta, ohiko prebentzio neurriekin jarraituko da Azpeitian lehen sektoreko ekoizleen postuak mantentzeko: baserritarren mahaiak ohi baino tarte handiagoarekin jarrita daude, gehienez sei erosle izango dira aldi berean azoka plazan, kanpoan ilarak egingo dira metro eta erdiko espazioa errespetatuta eta eskuak garbitu beharko dira azoka plazara sartzerakoan eta irteterakoan. Alkortaren hitzetan, supermerkatu eta denda txikietan “bezainbeste edo gehiago zainduko” da azoka plazako jarduera. Prebentzio neurri “zorrotzenak” erabiliko dira, “arrisku guztiak saihestuz”: “Sinisten dugu ahalegin hau egitea beharrezkoa dela baserritarren eta kontsumitzaileen beharrak asetzeko”. Era berean, Labakak esan du lehen sektorea eta haren eredua “babestea” dutela helburu, eta ez dutela “bat egiten” Jaurlaritzak hartutako neurriarekin.


Bertako ekonomiaren sustapena


Azpeitiko Udala bertako ekonomiaren eta lehen sektorearen alde egiten ari den esfortzua nabarmendu du Josu Labakak. Bertako elikagaiak eskuratzeaz gain, baserritarrak babestea ere lehentasuna dela aipatu du: “Lehen sektoreak urteak daramatza zailtasunei aurre egiten. Jaurlaritzak hartutako erabakiak are gehiago kaltetu dezake beraien egoera. Gure ekonomiaren parte dira baserritarrak ere. Eta, ahal dugun neurrian, horiei laguntzeko lan egingo dugu”.


Horrela, garai nahasi hauetan, baserritarren lana balioan jarri nahi izan du Labakak. “Bertako, garaiko eta kalitatezko produktuen kontsumoak eragin positibo asko ditu gure herriarentzat; tokiko ekonomia sustatzen du, osasunean laguntzen du eta baita ingurumenaren zaintza ere”. Herritarrak, bertako baserritarren produktuak kontsumitzera gonbidatu ditu udalak.