wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Oinarrizko beharrei erantzuteko bideratuko da laguntza. Honako beharrak daude oinarrizko gisa zehaztuta, besteak beste:


• Alokairua ordaintzea.
• Elikagaiak erostea.
• Osasun eta farmazia produktuak eskuratzea.
• Ura, gasa, argindarra eta halako hornikuntzak finantziatzea.

Dirulaguntzaren onuradun izateko, nahikoa izango da alarma egoerak irauten duen bitartean oinarrietako baldintzak betetzea. Diru-sarrerena da baldintza horietako bat: pertsona baten kasuan eta hilabeteko, ezingo du 1.040,59 euro baino gehiagokoa izan; bi pertsonen kasuan, 1.335,40 euro baino gehiagokoa; eta hiru pertsonen edo gehiagoren kasuan, 1.478,11 euro baino gehiagokoa. Hala ere, jasotzen diren eskaera eta kasu guztiak banan-banan aztertuko dira.

Lerro horren bitartez, pentsio baxua duten adinekoei ematen zaien 1.080 euro arteko laguntza osagarria ere bideratuko da, baita adin txikikoen eskolaz kanpoko jardueretarako beka ere. Horrekin batera, gizarte larrialdietarako dirulaguntzak aurreratu, eta urteko lehen ordainketak egin ditu Azpeitiko Udalak.

Udalaren webgunetik modu telematikoan egin daitezke eskaerak, zuzeneko arreta ere emango da, baina horretarako aurrez hitzordua hartu beharko da 943-15 71 92 edo 943-54 79 83 telefonoetara deituz.