wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

1. Zein motatako merkataritza-lokalak egon daitezke irekita?

Honako produktuak saltzen dituztenak: elikagaiak, edariak, botikak, osasun-produktuak, optikak eta produktu ortopedikoak, produktu higienikoak, prentsa eta papergintza, gasolindegiak, tabakoak, teknologia- eta telekomunikazio-ekipoak, konpainiako animalien elikagaiak, Internet bidezko merkataritza, telefono bidezkoa edo korrespondentzia, tindategiak, garbitegiak eta albaitaritza-klinikak.

2. Jatetxeek eta elikadura-establezimenduek publikoa itxi al dezakete eta eramateko janariak egin?

Baimenduta dago zehzeki, etxeetara janaria banatzea.

3. Janari-establezimenduek prestatutako janaria sal dezakete?

Eramateko salmenta bakarrik dago onartua. Establezimenduan ez da kontsumitzerik izango.

4. Okindegiek edariak sal ditzakete, kafea barne?

Salmenta bakarrik, establezimenduan kontsumiziorik ezin da dastatu.

5. Zerbitzugune edo gasolindegi bateko jatetxe edo kafetegian ireki daiteke?

Ez, baina dendan elikagaiak saltzea erraztu daiteke.

6. Eta ile-apaindegiak?

Lokalak ezin dira irekita izan, baina etxez etxeko zerbitzu profesionala baimenduta dago.

7. Lokutorioak irekita izan daitezke?

Ez, jendearentzat zabalik dauden lokalak nahitaez ixteko salbuespenetan ez delako sartzen.

8. Asteko azoka edo merkatuak egin daitezke?

Bai, baimendutako produktuak saltzeko bakarrik, eta ezarritako osasun arauak betetaz.

9. Automozioko tailer mekanikoak?

Bai, baina premiazko konponketetarako bakarrik.

10. Ibilgailuak partikularrei alokatzeko enpresak irekita izan daitezke?

Ezin da merkataritza-lokala ireki txikizkako merkataritza-jardueratzat hartzen delako. Aldez aurretik alokatutako ibilgailuak itzultzeko baimena eman behar da.

11. Erabilera profesionalerako ibilgailuak alokatzeko enpresak?

Irekitzea baimenduta dago, baina ibilgailu profesionalak alokatzeko bakarrik.