Bihar, martxoaren 10a, egingo da apirilaren 5ean egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaikideak zozketa bidez hautatzeko plenoa, 9:00etan.
Egun horretan bertan, Azpeitiko udalaren webgunean (www.azpeitia.eus) NAN zenbakiaren bidez kontsultatu ahalko dute herritarrek mahaian tokatu zaien edo ez. Hori jakiteko erabiltzaileak bere NAN zenbakia sartu beharko du dagokion atalean eta sistemak erantzungo dio tokatu zaion ala ez, eta erantzuna baiezkoa bada, zein mahaitan egotea dagokion..