wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

'Entzun Energiaren Ahotsa' kanpainaren helburua ikastetxeetan energia aurreztea da, energiaren erabileran eta kudeaketan jardunbide egokiak aplikatuz. Ikastetxe bakoitzean lortutako aurrezpen ekonomikoak kontsumo txikiagoa eta energia-eraginkortasuna hobetzea dakarten ekintzetan inbertituko dira. Ekimen aitzindaria da eskualdean, eta dagoeneko Europa osoko 500 ikastetxetan baino gehiagotan egin da, emaitza arrakastatsuekin. 

"Eragile guztien inplikazioa eta konpromisoa ezinbestekoa da klima aldaketa bezalako arazo global larri bati aurre egiteko. Eta garrantzitsuak dira udalen eta ikastetxeen artean gaur sinatu diren bezalako hitzarmen lokalak. Beraz, benetan eskertu nahi dizuet ikastetxeoi hartutako konpromisoa. Arazoa mundu mailakoa izanagatik, gure txikitik asko egin dezakegulako", adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak. Proiektuan, Azpeitiko Urola Ikastola , Karmelo Etxegarai Ikastola, Iraurgi Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik hartzen dute parte.

Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatuz proiektua bultzatzeaz gain, energiaren kontsumoa murriztu eta energia berdearen aldeko apustua berretsi nahi izan du: "Oso positiboa iruditzen zaigu ikastetxeek proiektu honen bidez lortutako aurrezkiak eraginkortasun energetikoa hobetzeko inbertitzeko proposamena. Euronet proiektu honen hezkuntza-komunitate osoa inplikatzen du (irakasleak, ikasleak, guraso elkartean...). Ikastetxeok zuen kontsumoa gutxitzeaz gain, haur eta gaztetxoak irtenbidearen parte izateko hezten dituzue, gainera", azaldu du alkateak. 

Egitasmo hau herrira zabaltzeko 'Euronet 50/50 etxean' ere abian jarriko da eta urasoei zein zentroetako langileei zuzendutako tailerrak egiten ari dira, helburu berarekin. Energia kontsumoa gutxitzea.

Proiektua modu pedagogiko batean zabaltzeko helburuarekin, LUR izeneko pertsonaia sortu da; LURrek energia aurrezteko aholkuak ematen dizkie ikasleei. Horretarako, martxoaren lehen astetik aurrera, PDF modura eskuragarri egongo diren bi gida didaktiko eta poster pedagogiko bat landu dira, ikasleek informazio guztia eskura izan dezaten.

Udala ere ari da neurriak hartzen

Azpeitiko Udalak, arazoaren larritasunaren jakitun, urteak daramatza energiaren kontsumoa gutxitzeko eta energia berdea sustatzeko lanketan. Hala, udaltzaingoan auto elektrikoak ditu eta herriko argiterian ere LED-ak daude jarrita, 

"Proiektu garrantzitsu eta inbertsio handiena igerilekuan egin dugu. Igerilekuak edo kirol instalakuntzak izan ohi dira herri gehienetan kontsumo handiena duten eraikinak. Eta hango kontsumoa gutxitzeko ur termalen inguruko proiektu berritzailea egin genuen lehenik, eta eguzki plakak jarri eta eraikinaren isolamendua hobetuz beste pauso garrantzitsu bat eman dugu", adierazi du Alkortak.

Neurri horiek hartuz, 2018tik 2019ra %7 jaitsi da energiaren kontsumoa udal eraikinetan; %18a 2013tik. Hala ere, helburua %35a jaistea da. 

 

Orain arte emandako pausoak

Ikasturte hasieran, proiektua ikastetxeei aurkeztu zitzaien eta horrekin batera hasierako lanak abian jarri ziren. Lehenik eta behin energia taldeak osatu ziren, ikastetxe bakoitzaren izaera edo funtzionamendua aintzat hartuz eta Eskola Agenda 21arekiko koordinazioa bermatuz. Oro har, Energia Taldea ondoko eragileek osatzen dute: ikasleak, ikastetxeko zuzendaria, irakasle bat, atezaina eta Udal Ingurumen edo Iraunkortasun arduraduna. Horik dira, hain zuzen, ikasturte osoan proiektua bultzatuko dutenak eta, proiektua eskola-komunitate osoari helarazteko arduradunak.

Lehenik eta behin, ikastetxe bakoitzaren Energia Taldeak euren eraikinaren energia diagnostikoa osatu behar dute ondoko galderei erantzuna emanez: zeintzuk dira energia gehien kontsumitzen duten tresnak? Geletako tenperatura egokia al da? Berogailua egokitzeko aukerarik al dago? Eta argiteriari dagokionez?, etab. Ondoren, eta informazio horretatik abiatuz, energia kontsumo arduratsuagoa egiteko bideratutako Plan bat egin eta berau zabaldu behar dute, ikasle, irakasle eta gainontzeko eragileen inplikazioa lortu ahal izateko. Azkenik, horren guztiaren emaitzak kalkulatu behar dira, hau da, argindarra eta erregai edo gas kontsumoa murriztu ote den aztertu.

 

Parte-hartzea ezinbestekoa da

Hau guztia aurrera eramateko eragile guztien inplikazioa eta konpromisoa ezinbestekoa da eta horren erakusle da gaur udalen eta ikastetxeen artean sinatu den hitzarmena. Alde batetik, Udalek proiektuari sostengua emateko konpromisoa hartu dute eta, bestetik, ikastetxeek berau aurrera eramateko eta lortutako aurrezkiak euren eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko inbertitzeko.

Euronet proiektua hezkuntza-komunitate osoaren (irakasleak, ikasleak, guraso-elkartea, atezainak, etab.) parte-hartzean oinarritzen da, energia-kontsumoa murrizteko erronkan inplikatzeko. Helburu horrekin "Euronet 50/50 etxean" ekimena ere abian jarri da. Gurasoei zein zentroetako langileei zuzendutako tailerrak egiten ari dira, ekimena bera, kontsumoen jarraipenaren garrantzia eta energia modu arduratsuan kontsumitzeko jarraibideak etxe guztietara helaratzeko asmoz.