1.500 lagun momentu berean danborra jotzen aritzeak duen balioa azpimarartu zuten behin eta berriz. Hala ere, horrek bere ondorioak ere badituela aipatu zuten. Horretaz gian, sansebastian eguneko bandera jaitsiera beste modu batera ere aipatu zen. Proposamen gisa, horrelako beste hainbat gai lantzeko bilera gehiago edo festen koordinazioa landuko duen taldetxo bat sortzeko aukera plazaratu zen. “Badaude hobetu daitezkeen edo egokitu daitezkeen festaren hainbat kontu, eta denon artean adostuta egitea da onena”, adierazi du Mikel Odriozola Festa batzordeburuak
okumentala, datorren urtean
Datorren urteari begira, Udalak proposamen bat du: “Datorren urtean 40 urte beteko dira emakumeek lehen aldiz irten zutela danborra jotzen. Pauso garrantzitsua izan zen hura gurea bezalako festa batean. Eta festaren bilakaerarekin zuzenean lotutako gertakaria izan da, ziurrenik. Gaur egun oso normaltzat dugun kontu bat da, baina bada zer kontaturik. Urtemuga horri tiraka, danborradaren historia eta istorioak bilduko dituen dokumental bat egitea proposatu genuen, eta ontzat eman zen”, adierazi du. Aurtengo danborrada hainbat irudi hartzeko aprobetxatu da, eta urtean zehar protagonistekin elkarrizketak egingo dira. Hala, dokumentala datorren sansebastianetarako prest izango da. Dokumentalean bildu daitezkeen istorioen edo protagonisten inguruko ekarpenak egiteko aukera ere ireki zitzaien taldeei.