wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Astebete eskas falta da Jai Karnabalerako, baina giroa berotzen joateko, Kaldereroak izango dira bihar, larunbata. Inauteriak iragarriko dituen kalejira 19:00etan hasiko da

Arana kaletik irten eta kalejira egingo dute. Bidean, San Martin egoitzara joango dira hango egoiliarrei pare bat kantu abestera. Bisitan izango dira Juan Antxieta Musika Eskolako kideak kantuan, eta Udal Musika Banda. Alde Zaharreko kaleak igaro ondoren, plazan bilduko dira abesti desberdinak jotzeko. Aurten, Udal Musika Bandak ez du ohi bezala kalejiran musika zuzenean eskainiko, izan ere azken urteotan herritar ugari dira festara animatzen direla eta zailtasunak izaten dira musika entzuteko. Hala, aurten kaleko bozgorailuetatik izango da musika kaleetan zehar. Plazara iristean, ordea, Udal Musika Bandak zuzenean joko ditu bi pieza.

Azpeitiko Udalak herritar, talde, elkarte eta eragile guztiak gonbidatu nahi ditu zartagin, mailu eta abestiekin kalderero konpartsan parte har dezaten.

Asteburuko beste hainbat ekintza
Asteburuan, kaldereroez gain, izango dira beste hainbat kontzertu ere. Hala, gaur bertan ArkupekoHotsak proiektuaren baitan, Larra bideak eta Lizar izango dira Sanagustinen. Bihar, berriz, arratsaldean, Ekain Ibargurenek Alejop! ikuskizuna eskainiko du 17:00etatik aurrera Soreasun eta Ilegales taldearen txanda izango da gauean; Sanagustin kulturgunean, 23:00etatik aurrera.

Igandean, berriz, Julian Barrenetxea abesbatzaren eta Udal Musika banderen kontzertua izango da 13:00etatik aurrera. Arratsaldean, Xabier Zabala, Garikoitz Mendizabal eta Kaabestriren Bidean proiektua izango da gozatzeko.