wrapper

Oharrak

Autismoa duten pertsonentzako lehen zentroa zabaldu du Gautenak Urola Erdian
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Azpeitiko Udalak eta Gautenak egoitza eta eguneko zentroko 28 plaza ireki dituzte Azpeitian, Autismoaren Espektroko Nahasmena duten pertsonentzat. Autismoaren espektroko nahastea duten pertsonentzako zentro berria
Izarraitzen barrunbeak aztertzeko Felix Ugarte elkartearen espeleologia proiektu bat gauzatuko da
2021a koben eta karsen mundu mailako urtea da. garrantzia unibertsala duten baliabide natural horiek balioan jartzea da urte horren helburua. Eta, patuak hala nahi izanda, helburu horrekin bat egiten duen proiektu bat gauzatuko da Joxe Takolo
Kultur sorkuntzari argia egiteko abian den Dinamoa inauguratu da ofizialki gaur
Hainbat sorkuntza prozesuren habia izan da azken hilabeteotan Dinamoa Sormen gunea. 2019. urteko ondarrean abian jarri zen, eta ordutik herriko, eskualdeko zein Euskal Herriko hamaika sortzailerentzat irekia izan da azpiegitura publikoa. Hala ere,

Irailean ekin zitzaion Enparan Dorretxearen ingurua oinezkotzeari, eta hainbat hilabetetako lanaren ostean, obrak bukatu eta ingurua oinezkotu da. Oinezkoen 

Azpeitiko Udala Enparan Dorretxe aurrea egokitzeko obrak bukatu berri ditu, eta eremu hori oinezkotzeko pausoa eman du. Obraren helburua Enparan-dorretxe aurrea oinezkotu eta Zelai Luzerekin bat egitea izan da. Horretarako lurra altxatu eta adokinatu egin da, Alde Zaharreko lurzoruaren itxura emanez: "Oinezko ugari ibiltzen diren gunea da; haur asko ibiltzen da ingururu horretan, baina aldi berean, Alde Zaharrerako sarrera ere bada. Oreka mantenduz, oinezkoek lehentasuna izango duten gune bat sortu nahi izan dugu. Horretarako, Zelai Luzeko pasaoarekin bat egin dugu", adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Dorretxe aurrea eta zubiarekin batera, hainbat herritarren eskariri erantzunez dorretxearen eta Urola ibaiaren arteko pasabidea ere konpondu da eta argiztapena ere hobetu da punturen batean: "Herritarrek hainbat eskari genituen inguru horretan eta horiek ere aintzat hartu dira, ingurua hobetzen laguntzen zutela iritzita. Hala, ibai ondoko pasabidea konpondu eta irisgarri egin dugu, espaloioa zabalduz. Hala, Enparan atzetik Julian Elorza hiribidera arteko harriak kendu eta gorde egin ditugu, eta hiribideko lurzoruko baldosa berdinak jarri. Horretaz gain, argi puntu bat gehiago ere jarri dugu, herritarren eskariz argiztapena hobetzeko", gaineratu du. 

Lehiaketa publikoa irabazi ondoren, Asfalados y construcciones Morga enpresak egino ditu obrak eta 183.543,76 euroko aurrekontua izan dute. 

 

Ingurua argazkitan

ENPARAN4

enparan3

enparan2

enparan1


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311