wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Gaur eguerdian banatu dira Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak ematen dituen Landaola sariak Aretxabaletako (Gipuzkoa) Otalora jauregian , eta erakunde publikoek sustatutako proiektuen saria jaso du Azpeitiko Udalak Aratzerrekan iaz jarri zuen ura garbitzeko fitoarazketa sistema naturalak. Araztegi faltari aterabidea emateko, hezegune artifizialetan oinarritutako ur arazketa sistema naturala da Aratzerrrekakoa.

Aratzerrekako proiektuarekin bi helburu nagusi izan dituela Udalak adierazi du Nagore Alkorta Alkateak, hitzartzean: "Alde batetik, landa eremuko Aratzerreka bezalako auzo txiki bateko ur zikinen arazoari irtenbide naturala ematea izan dugu helburu. Eta, bestetik, herriko enpresa batek, Kimu Batek kasu honetan, I+D-an eginiko apustu bati segida eman eta prototipoa probatu dugu, herriko enpresen idei berrien garapena ahalbideratuz, ekonomian eta lanpostuak sortzean ere eragin dezakegulako".

Aratz-errekako ur zikinei irtenbidea eman asmoz, ur zikinak modu naturalean eta ekologikoan arazteko azpiegitura jarri zuen Udalak 2019an, urtebete lehenago Xoxoteko mendiko aterpetxean egin bezala. Bi gune natural eta berde dira, ingurugiroarekin konektatuak eta fitoarazketa bezalako eredu ekologikoen aldeko apustu sendoa egin zuen Udalak.
Xoxoteko fitoarazketa azpiegiturarekin aterpetxe bakarraren ur zikinei irtenbidea ematea zen helburua, eta Aratzerrekako horrekin, pauso bat gehiago eman zuen Udalak: "Taberna bat ere baduen auzo txiki bateko ur zikinei irtenbidea emateko modu natural eta ekologikoa bilatu dugu. Azpiegitura 30 bat lagun bizi diren guneetarako prestatuta dago", gaineratu du.

Fitoarazketan, uretako landareekin prozesu biologiko eta fisiko-kimikoen bidez hondakin-uretan dauden elementu kutsagarriak murriztu edota desagertarazten dira. Aratz-errekako araztegiak bi hezegune nagusi ditu eta txandaka funtzionatzen dute. Landareen zikinkeriaren %20a jaten dute; ondoren, mikro organismoen bidez txikitzen da beste guztia. Uraren kalitatearen kontrola ere eramaten da, sarreran eta bukaeran neurtuz.

Alkorta gustura azaldu da araztegiaren alde egindako apostuarekin: "Emaitza onak ditugu, gu gustura gaude eta auzotarrak ere bai, eta ur zikinak modu natularean kudetzen ditu auzoak. Modu naturalak eta ekologikoan eta herrian bertan sortu eta garatutako enpresa ideiekin egin dugu, hasieran esan bezala. Beraz, proiektuak guretzat atzetik duen guztiagatik eskerrik asko sariagatik", esanez bukatu du.

Aratzerrekako egitasmoa beste bost proiekturekin batera zegoen izendatuta: San Markos Mankomunitatearen Agroaldea egitasmoa, Leintz Gatzagako gatz ekoizpenerako proiektua, Itziarko Elurzulo eta auzolana egitasmoa, Berastegiko Udalaren larre komunalen proiektua eta Idiazabalgo Udalak lehen sektorean gauzatu duen lana.

2018an, Azoka Plaza izendatu zuten

Ez da lehen aldia Azpeitiko Udalak abian jarritako proiektu bat sari horietarako hautagai izendatzen dutena; 2018an, sarien lehen edizioan, Azoka Plazaren proiektua hautagaien artean izan zen.