wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Otsailaren 3tik martxoaren 13a bitartean, euskaraz ikasteko oinarrizko mailako ikastaro trinkoa eskainiko da Udal Euskaltegian. Ikastaroa astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara bitartean izango da.

"Ikasturtea urrian hasi genuen Udal Euskaltegian, baina 4-5 lagun gerturatu dira azken asteotan euskaltegira euskaraz ikasteko asmoarekin. Ikasturte hasieran osatutako oinarrizko taldeek beren dinamika hartua dute, eta horietan zuzenean sartu beharrean, ikastaro trinkoa eskainiko dugu aurrez", adierazi du Eneritz Albizu Euskara zinegotziak. Hala, ikastaro trinko horren ostean, parte hartzaileek gaur egun euskaltegian abian diren taldeetan euskara ikasten segitzea da asmoa. Ikasturte hasieran esandako ere berretsi nahi izan du Albizuk: "Euskara ikasi nahi dutenentzat atea beti zabalik dugula adierazi genuen, eta nahiz eta urrian izan matrikulazio epea, euskaraz ikastea nahi duten herritarrak daudela jakinik, baliabide gehiago jartzea erabaki dugu". 

4-5 laguneko taldea osatuta badago ere, taldea handitzeko asmoz, izen emate epea zabaldu da. Hala, ikastaro trinkoa egiteko interesa duen orok euskaltegira jo dezake informazio eske edo izena ematera.

Euskaraz ikastea doakoa
Duela zenbait urte jarritako beka sistemaren bidez, euskara doan ikas daiteke Azpeitian: "Badakigu konpromisoa eskatzen duela euskara ikasteak, eta bidea apurka egin behar dela. Horregatik, erraztasunak ematen saiatzen gara udaletik. Aurten ere, euskara ikasi nahi duten guztiek, maila guztietan, izango dute aukera doan euskalduntzeko, gutxiengo asistentzia bat betez gero. Euskara ikasteko bidean, herritarren ondoan egongo gara beti”, azpimarratu du Albizuk.