wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urtarrileko plenoan Greba Orokorraren harira, mozioa aurkeztu zuen EH Bildu alderdiak. Mozioa EH Bilduren aldeko botoekin onartu zen; EAJtak aurka botatu zuen. 

MOZIOA

Duela sei urte, sindikatu eta eragile sozial ugarik herritarren eskubide sozialak biltzen dituen Karta osatu zuten, prozesu parte hartzaile baten bidez. Geroztik, eskubide horien aldeko ekintzak antolatu ditu.
Bestetik, Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak bi urte daramatza pentsio duinen alde astero mobilizatzen; bide horretan, pentsioen eremuaz gaindi, modu zabalagoan “planto” egiteko beharra plazaratu dute, euren aldarrietatik harago joateko asmoz.

Orain, aipatu planteamenduaren haritik, mugimendu bien arteko konfluentzia gertatu da, pentsiodunen eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren artekoa, alegia, lan baldintza, pentsio eta bizitza duinaren aldeko borrokari aurre egiteko.

Konbentzimendu hirukoitz batek batu ditu: batetik, pentsioena denon afera dela, oraingo pentsiodunena nahiz etorkizunekoena; bestetik, lan baldintza duinen aldeko borroka ezinbestekoa dela; azkenik, eskubide sozialak bermatu behar direla. Finean, bestelako eredu sozial eta produktiboa eraiki behar dugu, bizitza erdigunean jartzeko, zaintzari eta planetaren jasangarritasunari lehentasuna emateko.

Ezarriak dituen ardatz nagusiekin bat egiten dugu, alegia: aberastasunaren birbanaketa, sektore publikoaren lidergoa, eskubideen unibertsaltasuna, euskararen normalizazioa, lurraldeen arteko oreka zein jendartearen beharren araberako antolakuntza (lehen sektorea, azpiegiturak, merkantzien eta garraio sektorea...).

Horregatik, Euskal Herriko Karta Sozialak pentsiodunen mugimendurekin batera adostu duen Adarrikapen Taularekin bat eginda, ondorengo ebazpen proposamena aurkezten dugu.

Horiek horrela, Azpeitiko Udalak:
1. Lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko grebari atxikimendua adierazi nahi dio.
2. Lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko greba egin ahal izateko erraztasunak eskainiko dizkie erakundeko langileei.
3. Euskal Herriko Karta Sozialak pentsiodunen mugimendurekin batera adostu duen Adarrikapen Taularekin bat egiten du, eta horregatik:

1. Madrilen osatuko den Gobernuari eskatzen dio:

▪ 2011 eta 2013ko erreformetan onetsitako pentsioen murrizketak indargabetzea.
▪ Zapateroren eta Raxoiren lan erreformak bertan behera uztea.
▪ Presazko izaeraz, Gizarte Segurantzaren eta Enplegurako Politika Pasiboen gaineko eskumenak transferitzea.

2. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen die:

▪ 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzeko neurriak presazko izaeraz ezar ditzatela.
▪ Hileko 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzeko neurriak abiarazi ditzatela.
▪ Estatu mailako hitzarmenen gainetik, hitzarmen kolektiboen ultraktibitate mugagabea eta herrialdeko hitzarmenen aplikazioa lehenesteko sustapen lana egin dezatela.
▪ Lanera bizirik itzultzeko eskubidea bermatzea.
▪ Lan Ikuskaritzako plantillak handitzea, Europako Batasunekoekin parekatu arte, eta lan istripuen eta laneko gaixotasunen aurkako ekintza planak abiatzea.
▪ Lan harremanetarako eta babes sozialerako esparru propioaren aldeko neurriak abiaraztea.

3. Erkidego eta lurraldeetako gobernuei eskatzen die:

▪ Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala eta pentsio arrakala amaitzeko neurri zehatzak aktibatu ditzatela.
▪ Enplegu egonkorra sustatzea eta kontratazioetako iruzurra zigortzea.
▪ Soldata gutxitu gabe lanaldia 35 ordura jaisteko neurriak abiaraztzea.
▪ Bereziki emakumeei ezartzen zaizkien lanaldi partzial inposatuak ezabatzea.
▪ Zerbitzu publikoak garatzea, ezarritako murrizketak atzera botatzearekin batera.
▪ Kontratazioan, sexuaren, jatorriaren, ideologiaren, sexu identitatearen, aniztasun funtzionalaren edo ekonomia jardueraren araberako diskriminaziorik egingo ez dela bermatzea.
▪ Klausula sozialak ezartzea administrazioko kontratazio guztietan.

4. Azepitiko Udalean adostutako ebazpen hau Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Euskal Herriko Karta Sozialari helaraziko zaie.