wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Urte berriarekin batera, berrikuntza ugari datoz Emakumeen Txokoan. Emakumeen Mahaiak, zortzi formakuntza antolatu ditu Jabetze Eskolen barruan, hiru ikastaro orokor eta hainbat ekimen. Jabetze eskolan eta ikastaroetan izena emateko epea gaurtik zabalik da. 

Ikusi eskaintza osoa

JABETZE ESKOLAK:

M8 eta gero zer? Joxemi Zumalabe elkarteko kideak, azken urteetako Martxoaren 8etako gorakada dela eta, mugimendu feministan eragindako hutsune eta kezken inguruan hausnartzeko espazioa eskainiko digute. Honek guztiak feminismotik non gauden eta nora goazen eta gizartean bertan ematen ari diren aldaketak ulertzen saiatuko gara.
Boxeo ikastaroa. Ixa Rodrigez boxealari profesionalak, boxeoari buruzko mitoak apurtzen lagunduko digu. Emakumeak indartsuak garela demostratuko dugu eta gure buruari jarritako erronkei aurre egingo diegu.
Zoru Pelbikoa lantzen. Saioa Baena, fisioterapeutak, emakumeoi zoru pelbikoa zerk ahultzen digun identifikatzen eta muskulatura guztia indartzeko ariketak egiten irakatsiko digu. Gure gorputzaren kontzientzia hartuko dugu.
Genero Indarkeria. Genero Indarkeriari buruzko mitoak ezagutuko ditugu, indarkeria psikologikoaz hausnartu eta hauei nola aurre egin diezaiekegun pautak emango dizkigu Ihintza Lapazaran psikologoak.
Teorizazio feminista. Queer subjektuez eta hauek, gizatean duten tokiaz hausnartuko dugu. Mijo Lizarzabururen eskutik, pentsamendu, politika eta estrategia ez heterozentratuak sortzen saiatuko gara.
Mikroestampa tailerra. Julia villarrubiaren laguntzaz, sormena berreskuratuko dugu, gure kabuz eraikiko ditugun baliabideekin. Besteak beste, liburu artei lotutako mikroestampa, seilloak eta errepikatutako patroiak sortuko ditugu.
Nire emozioak paper eta tela gainean marrazten. Gure emozio, pentsamendu eta ideien gestiorako marraketa egiten ikasiko dugu. Ondoren horiek, poltsa batean eta orri markatzaile baten gainean plasmatuko ditugu.

IKASTARO OROKORRAK ETA PARTE-HARTZE GUNEAK
Empalabramiento. Urtero bezala, Nerea del Camporen proiektua izango dugu gure artean. Gaztelera ikasteko espazioan, emakumeon aniztasunaz, identitateaz eta elkarren saretzeaz hausnartuko dugu.
Yoga Haurdunentzat. Haurdunaldi eta erditze kontzienterako ariketa lagungarriak, Yoga eta Pilateseko luzapenak, arnasketa eta erlaxapen teknikak, eta norbere gorputzarekin eta umearekin konektatzeko ariketak egingo dira.
Dantza Afrikarrak. Zuzeneko musikaz baliatuz, Mandeng kulturako dantzak hartuko dute erdigunea aretoan. Gure gorputzarekiko kontzientzia hartu eta Afrikara bidaiatzeko aukera izango dugu.

EKIMENAK
Feminismoa eta arrazakeria. Irantzu Varela kazetari feminista eta Maya Amrae, Munduko Emakumeak “Babel” elkarteko kidea, Genero zapalkuntza eta arraza zapalkuntza gurutzatzearen ondorioak aztertuko dituzte mahai inguru honetan.
Sexualitateak. Bizipen transexualei begirada bat. Transexualitatearen inguruko nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dugu. Rinak, bizipen pertsona eta biografikoa eskainiko digu.
Zauria(k). Eromena, gaizkiegonak eta osasun mentala ikuspegi feministatik lantzen dituen dokumentala ikusteko aukera izango dugu. 9 emakumeren bizipenak entzuteko aukera izango dugu, existitzen den hori izendatzen hasteko.
Bigarren sexua(z) collage. Euskarara itzuli berri den Bigarren Sexua liburuaren inguruko nondik norakoak azalduko dira, dokumentalean irudi bitartez eta hitzez solasaldian.
Hausnarketaldia. Prostituzioaren inguruko eztabaida feministak. Jardunaldi formatuan, goizean bi adituk, prostituzioa kontestuan jarriko digute, egungo irakurketak zeintzuk diren adierazi eta estigmaren inguruan hitz egingo dute. Arratsaldean, honen inguruan hausnartu eta irakurketa feminista bat egiten hasteko tartea izango dugu.
Gorputz ereduak eta lodi erresistentziak. Lucrecia Massonen gure gorputzengan ezartzen diren arauei aurre nola egin hausnartzeko ideiak ekarriko dizkigu, lodifobia irauliko dugu eta kolektiboki aitortuko dugu lodia gorputz aukera bat dela.

Emakumeen Jaialdia. Ikasturteari bukaera emateko, Virginia Imaz izango dugu gurean, “Sex o no sex” ikuskizuna eskaintzen. Orokorrean bizitzaren eta bereziki sexualitatearen inguruko zalantzak trukatuko ditu ikuslegoarekin.

Emakumeen Txokoa partaidetza sozialerako gunea da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde diharduten herritar eta taldeentzako biltzeko espazioa; aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen da: atzerriko ikasketen homologazioaren inguruan, parekidetasun proiektuen berri, ikuspegi feministaren inguruko argibideak, etab.

Harrera eta informazio zerbitzua eskaintzen da: emakumeei zuzendutako zerbitzuen eta indarkeria sexista kasuen inguruan; eta  kontsultarako gunea ere bada: liburutegi feministatik liburu maileguak egin daitezke, berdintasunaren inguruan lan egin nahi dutenentzako gunea, interneterako sarrera eta gune ffeministen inguruko jarraibideekin.