wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gabon jaien inguruan sortzen den kontsumoak herriko saltokientzat duten garrantziaren jakitun, Azpeitiko Udalak eta BERTANek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Erregetako Zozketa antolatu ospatu dute beste urte batez. Zozketa honen bidez, herriko merkataritza sustatzeaz gain, Azpeitian kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi izan dituzte Udalak eta Bertanek.

Horretarako, abenduaren 26tik errege bezpera bitartean zozketarako zenbakiak banatu zitzaizkien herriko dendetan erosketak burutu zituztenei. Errege bezperan, kabalgata hasi aurretik, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoek zenbaki saridunak atera zituzten, 500€ko hiru erosketa bono oparitzeko.

Dagoeneko agertu dira zenbaki sarituen nagusiak eta jaso dituzte sariak. Nagore Odriozola, Matxin harategian banaturiko 21852 zenbakiaren jabea, Leire Arakistain, Etxaun delicatessen denda banaturiko 30223 zenbakiaren jabea eta Iker Amenabar, Naiart dendan banaturiko 30858 zenbakiaren jabea izan dira zorionekoak. Herriko saltokietan gastatzeko 500€ko erosketa bono bana lortu dute.