wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Herriko saltokiak prestatu dira Gabon ospakizunetarako eta nabari da euren erakusleihoetan. Horregatik, Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak VIII. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu dute eta 32 saltokik eman dute izena.

Lehiaketak bi atal izango ditu, herritarren saria eta epaimahaiarena.

Herritarrren saria Facebook bidez erabakiko da. Bozketan parte hartzeko, Bertan elkarteko Facebook orrian sartu behar da, https://www.facebook.com/AzpeitinBertan/, eta gehien gustaturiko erakusleihoaren argazkian "atsegin dut" eman behar zaio. Horrela, saltoki horren aldeko botoa emateaz gain, 100€ko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko da. Aldi berean, atsegin dut gehien eskuratzen dituen saltokiak 200€ eramango ditu.

Bestalde, epaimahai batek erabakiko ditu jokoan diren beste sariak. Epaimahaiak lehiaketan parte hartzen duten erakusleihoak baloratuko ditu, Gabon jaietarako dekorazio hoberenak sarituz. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu, bigarren saria jasotzen duenak, berriz, 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.

Abenduaren 27an Sanagustin kulturgunean egingo den sari banaketa ekitaldian emango dira ezagutzera irabazleak.

Atxikitako irudian aurreko urteko saridunak ageri dira.

Aldi berean, sari-banaketa ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu:

Gaia: VIII. Erakusleiho Lehiaketa - Sari banaketa ekitaldia + luntxa
Lekua: Sanagustin Kulturgunea
Eguna: Abenduak 27, ostirala
Ordua: 13:30
* Sari banaketa amaitzean, bertaratu diren guztientzat mokadutxo bat eskainiko da.