wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Herriko beste hainbat txokotan bezala, Jose Artetxe 9 eta 15 arteko etxe-atarien zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko obrak egiten ari dira azken asteotan. Plazaren erabilera publikoa kontuan izanda, beste hainbat gunetan egin izan duen bezela , Udalak hainbat kontzeptulagunduz obraren %30a lagunduko du diruz. Obraren nondik norakoak, Udalak eta auzoko bizilagunek adostu bezala aurrera doaz, eta ondo bidean, otsailean bukatuko dira obrak. 

Inguru hori pixkanaka-pixkanaka doa berritzen, lehenik etxe blokearen atzeko aldea berritzeari ekin zioten, eta azken asteotan aurrea konpontzeko obrak egiten ari dira. Garajeetan hezetasunarekin dituzten arazoei irtenbidea eman eta zahazkitutako zorua eta sabaia konkontzeko obrek 386.506,97€ko aurrekontua dute. Udalak ezarrita duen irizpideari jarraituz aurrekontuaren %30a ordainduko du, legez gaineko zoladura ordaintzera bakarrik behartuta badago ere. 

 

Hondakinen edukiontziak bein-behinean lekuz aldatuta

Obrak direla eta, hondakinen edukiontziak lekuz aldatu behar izan ditu Urola Erdiko Mankomunitateak. Gaurtik obrak bukatu bitartean, errepidearen beste aldean izango dira edukiontziak. Udalak aurrez sortu daitezkeen eragozpenak direla eta barkamena eskatu nahi die bizilagun eta inguruko merkatariei.