wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azken urteotan egin bezala,  urte amaierako oporretan, Gabon ekintzak antolatu ditu Azpeitiko Udalak. Ekintza horiek abenduaren 23, 26 eta 27an izango dira. Ludoteketatik bideratuko diren ekintzak bi taldetan banatu dira adinaren arabera; batetik, HH 5 eta LH 2. maila bitarteko haurrak eta, bestetik, LH 3 eta LH 6 bitartekoak. Izen emateko epea abenduaren 9tik 13ra izango da irekita. 

 

Hauek izango dira burutuko dituzten ekintzak:

HH5-LH2
Abenduaren 23an, egun pasa Olentzeroren etxera.
Abenduaren 26an, goiz ekintza “jolasez jolas”.
Abenduaren 27an, goiz ekintza Gabon parkera.

LH3-LH6
Abenduaren 23an, egun pasa Basondo animalien erreserbara.
Abenduaren 26an, goiz ekintza Gabon parkera.
Abenduaren 27an, goiz ekintza “orekaren bila”.

Izen-emate epea abenduaren 9tik 13ra izango da eta izen-emate orriak nahiz ordainagiriak Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora (GIB) eraman beharko dira. Ekintzen kostua 15 €koa izango da.

 

Urrestillan ere ekintzak

Urrestilako haurrek beren egitarau propioa izango dute, urtero egiten dugun moduan. Aurten, abenduaren 23an Azpeitiko umeekin batera joango dira egun pasa, bakoitza dagokion adinekoekin. Abenduaren 26an Gabon parkera joango dira eta abenduaren 27an “goazen jolastera” ekintza egingo dute. Horien kasuan izen-ematea Urrestillako denda txikian egin beharko dute abenduaren 9tik 13ra.

Honetaz gain, Gaztelekuko nerabeek ere izango dute Gabon ekintzetan parte hartzeko aukera. Abenduaren 23an “Gazteak eta musika” ekintza egingo dute Gaztelekuan bertan. Ekintza hori irekia izango da eta ez da izenik eman beharrik izango bertan parte hartzeko. Abenduaren 26an, berriz, egun pasa egingo dute Txuri Urdin izotz parkera; bere kostua 15€koa izango da. Azkenik, abenduaren 27an goiz ekintza izango dute eta pintxo lehiaketa egingo dute; horren kostua, aldiz, 2€koa izango da. Ekintza horiek DBH 1 eta Batxiler 2 bitarteko gaztetxoentzat izango dira. Azken bi ekintzetarako izen-emateak Gaztelekuan bertan jasoko dituzte abenduaren 14a bitartean.

Hala ere, izen-emate orriak ikastetxeetan banatuko zaizkie adin guztietako erabiltzaileei.