wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalen Berrikuntza eta Garapen agentziaren, Iraurgi Berritzenen urteroko topaketak egin ziren atzo. Topaketa horien XVII. edizioa izan zen hain juxtu. Bertan bildu dira Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, eskualdeko hogeitabi enpresa, eskualdeko bost ikastetxee, Lanbide Heziketa eta Lanbideko ordezkariak. Atzokoan, genero berdintasunaren garrantzia, eta eragile bakoitzaren inplikazioaren garrantzia azpimarratu ziren. 

Nagore Alkorta Azpeitiko Alkatea topaketetan izan zen, eta eragileekin egindako dinamikaren ostean, goizean zehar aipatutako hainbat gai azpimarratzeko hartu zuen hitza: "Goiz interesgarria izan da benetan. Gure erronkei aurre egiteko gogoetekin irtengo dugula guztiok hemendik. Hasteko, erronkei aurre egiteko moduak jarri nahiko nituzke balorean. Gure bailara txikia da, eta erronka handiak ditugu aurretik, horregatik ezinbestekoa izango da Iraurgi Berritzen bezalako eragileen bidez herrien, instituzioen, ikastetxeen eta enpresa pribatuaren arteko sareak osatu eta elkarlana sustatzea. Denok elkar hartuta ere erronka handiak ditugu aurre egiteko, eta indarrak batu beharrean biderkatzeko beharra dugu", adierazi zuen.  Ondoren, goizean landu zen gaiko hainbat puntu izan zituen hizketagai, eta Pilar Kaltzadak bere hitzaldian esandako esaldi bat ekarri zuen gogora: "Irauli dezagun ekosistema, horixe esan du Pilarrek, eta horixe da behar duguna, guztia iraultzea. Berdintasunaren baitan, berak aipatutako bi arazo larri ere aipatu nahiko nituzke, soldata arrakala eta kontziliazioa. Soldata arrakalaren datuak argiak eta esanguratsuak dira, ederki ikusi ditugu pantailan". Kontziliazioari dagokionez, berriz, lage, berdintasun plan eta bestelako ugari daudela adierazi du, baina borondatea eta konpromisoa behar direla: "Amatasun eta aitatasun baimenekin bezala, ari gara guztiok pausoak ematen kontziliazioaren bidean. Baina gaur eta hemen, aldarrikatu nahi dut kontziliazioa guztion arazoa dela. Guztiok ditugula gurasoak, haurrak, edo bizitzaren momenturen batean zaintzarako beharko gaituen norbait. Askotan emakumeon kontua dela dirudi kontziliazioak. Baina denon ardura da", esan zuen.

Bukatzeko, Genero-berdintasunak eraginkortasun ekonomikoa handitu dezakeela aipatzen dela azaldu du: "Hori diote ikerketek eta adituek. Baina horren gainetik, enpresa eta gizarte juxtuagoak sortuko ditugu, eta horrek gizartearen eraldaketa nabarmena ekarriko du", azpimarratu zuen. 

Goizean  zehar, lehen harreraren ostean, Leire Goenaga (Azpeitiko Udala), Cruz Alberdi (Sidenor), Aitor Cordoba (Iraurgi Ikastetxea), Eduardo Sudupe (Izarraitz Lanbide Heziketa), Mª Jesus Etxaniz (Lanbide) eta Itziar Abarisketa Iraurgi Berritzen-eko Enpresa eta Enplegu koordinatzaileak mahai ingurua egin zuten. Bertan Kudeaketa Kontseilua eta elkarlan guneen berri eman zuten, 2019an zehar landu diren lan lerroak eta elkarlanean garatzen ari diren zenbait proiektu azaldu zituzten. Arlo sozioekonomikoan eskualdeak dituen erronkei aurre egiteko udal eta eremu desberdinen arteko lankidetza ikuspegi amankomun batetik garatzea ezinbestekoak direla azpimarratu zen eta orain arteko ibilbidearen balorazio positiboa egin da.

Ekitaldiaren 2. Zatian, Genero Berdintasunaren ikuspegia aztertu zen partehartzaileekin , Pilar Kaltzadaren eskutik. Partehartzaileek lan taldetan, genero berdintasunaren ikuspegiak eskualdearen garapenean duen eraginaz hausnartu eta eztabaidatu zuten. Bertan hizpide izan dira, gizartean dauden oztopoak: aurreiritziak, baldintzak, egiturak, genero arrakalak besteak beste. Aurrera begira berriz, landu beharreko ekintza desberdinak zein izan beharko lirateken azaldu dira: sensibilizazioa, praktika onen bisibilizazioa, prestakuntza, egitura eta baldintzak egokitzea. 

Topaketak irudietan

topaketak6

topaketak5

Topaketak4

topaketak3

Topaketak2

Topaketak1