wrapper

Oharrak

'Administrazio publikoekiko harremana' ikastaroa izango da abenduaren 12an,  Basazabal Formazio zentroan. Dagoeneko eman daiteke izena 943 54 79 83 telefonora deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. era idatzita.  

Eskudaldeko Udaletan azken denboraldian ematen ari den fenomeno baten aurrean gaude; udalak argitaratzen dituzten obra eta lizitazioetan, prozedura administratiboan zailtasunak eta gabeziak nabarmentzen dira eskualdeko enpresetan eta ondorioz, eskualdez kanpoko enpresa edo neurri ertain-haundiko enpresek gauzatzen dituzte obra eta lizitazio hauek.
Arazo honi erantzun bat eman asmoz, abenduaren 12rako prestakuntza saio bat antolatu da, gai hauetan aditua den Francisco Javier Vazquez Matillaren eskutik.


Zein da prestakuntza honen helburua?

Orokorrean sentsibilizazioa eta zehatzki, eraikuntzako enpresei administrazio publikoarekin kontratatzeak dituen prozeduren berri eman, beraiek gai izan daitezen erabakitzeko, negozio aukera berri baten aurrean dauden.


Bestetik, aholkulari etxeei ere prozedura hauen berri eman, askotan beraiei dagokielako kudeatzea prozedura administratibo hauek, eta baita ere, eraikuntzako enpresekin duten harreman zuzenagatik, eta preskripzio lan bat egin dezaketalako enpresak animatzen, administrazio publikoarekin kontratatzera.

Prestakuntzak 4 orduko luzapena izango du eta bi zatitan banatuta egongo da:
Sarrera. Kontzeptu administratiboak.
Prozedura irekiko lizitazio bat aztertu eta osatuko da, bertaratuen duda eta zalantzak argituz.

Prestakuntza hau, Azpeitiko Udalak, DeustoBiderekin duen hitzarmenaren baitan kokatzen da eta Azkoiti, Azpeiti eta Zestoako Udalen elkarlanari esker, eskualdera zabalduko da prestakuntza.
Noiz: Abenduak 12, goizeko ordutegian: 9:30 – 13:30tara.
Non: Azpeitia, Basazabal Jauregia.
Nork: Francisco Javier Vazquez Matilla. Kontratazio Publikoan aditua.

Parte hartzeko izen ematea ezinbestekoa da:
Olatz Iriarte; Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. 943547983
Alazne Larrañaga; Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. 688718777

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information