wrapper

Oharrak

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna da. Ospatzeko arrazoiak dauden arren, oraindik, euskararen normalizazioan lan handia dago egiteko. Gaur-gaurkoz, lan munduaren esparrua euskararentzat berreskuratu gabe dago. Gizarte-esparru eta funtzio guztietara hedatzeko ahaleginean urratsak eman badira ere, oraindik asko dago egiteko. Gaurkoan, ordea, Eleguneren bidez, lan munduan euskararen normalkuntzan ari diren enpresek bat egin nahi izan dute Euskararen Egunarekin. 

 

Beste eremuak ahaztu gabe, datozen urteetako erronka izango da lan mundua euskararentzat irabaztea. Erronka horri aurre egiteko, Azpeitiko enpresetan euskarari dagokion tokia eta funtzionaltasuna aurkitzeko, Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bidez, hizkuntza-gestiorik egokiena lortzen laguntzeko Elegune zentro teknikoa sortu zuen 2006an. Ordutik, herriko enpresetan euskara planak garatzen dihardu. Gaur egun, Eleguneren bidez 7 enpresak dute euskara plana inplementatzeko gestio plana. Horietako hiruk, Abelur, Kimu bat eta Landeta Burdinlanakek, goi mailako Bikain ziurtagiria dute. Azken horrek, aurten eskuratu du eta datorren astean jasoko du. 

Gaur 'Guk ere itsaso urdin eta zabalean tanta bat izan nahi dugulako' bideoa osatu dute Eleguneko kideek. 

 

Zer da Elegune?

Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuaren bitartez, Azpeitiko enpresei hizkuntza-gestiorik egokiena lortzen laguntzeko zentro teknikoa da. ELEGUNE. Zerbitzu profesionala eta integrala eskaintzen du, eta enpresetan euskarari dagokion tokia eta funtzionaltasuna aurkitzeko, laguntza eta baliabideak esku-eskura jartzea da bere eginkizuna. Hau da, enpresetan euskara-planak garatzea.

Harremanetarako:
ELEGUNE
Perdillegi, 1
943 81 45 18
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information