wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Gaur, abenduak 3, abenduko ohiko plenoa egingo du Udalbatzak. 19:00etan hasiko da saioa eta, besteak beste, 2020. urteko aurrekontuak izango dira aztergai. Aurrez, eguerdian, Herritarren Gobernu Batzarra egingo da, 13:00etan hasita.

GAI ORDENA

 

1.- Udalbatzak 2019ko azaroaren 12an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- 2020. ekitaldirako aurrekontua onartzea.

3.- Eguneko Unitateko Arretako Zerbitzua emateko udal erreglamendua.

4.- Azpeitiko Udalarentzat eta bere erakunde autonomiadunentzat Datuen babeserako Delegatua izendatzea.

5.- Gurasotasun-baimenak parekatzeko erabakia Udalaren, bere erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen S.A.ren langileentzat.

6.- Donejakue kalean etxebizibitza babestuak eraikitzeko Azpeitia Berritzen S.A.k behar duen finantzazio mailegua baimentzea.

7.- 2019ko Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpena.

8.- Alkatetzak emandako Ebazpenen berri ematea.

9.- Galdera eta erreguak.