wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Ostalaritza sektorea diruz laguntzeko linea berria jarri du abian udalak
    Ostalaritza sektorea diruz laguntzeko linea berria jarri du abian udalak
    Azaroaren 6an, Eusko Jaurlaritzak ostalaritza zerbitzua ixteko agindua eman eta egun gutxira elkartu ginen herriko taberna, jatetxe eta kafetegietako arduradunekin, egoeraz aritzeko. Bileran azaldu genien bezala, jakitun gara oso egoera zaila bizi dutela. Abenduaren 10a arte, gutxienez, itxita izango dituzte beren zerbitzuak eta ostalaritzako jabe eta langileak ekonomikoki gaizki pasatzen ari direla jakintun da Udala. "Herritarren arazoak, udalarenak ere badira, eta bide horretan, babesa hitzez adierazteaz gain, egoera horri aurre egiteko baliabide publikoak jartzeko konpromisoa hartu genuen", adierazi du prentsaurrean Alkortak. Gaur ostalaritzari zuzendutako laguntza linea berri bat aurkeztu dute, 70.000€ bideratuko dituzte itxita dauden taberna eta jatetxeak laguntzeko, eta abenduaren 10a bitartean izango da eskaerak egiteko aukera. Read more...
  • Landeta eraberritzeko alternatiba desberdinen lanketa abiatu du udalak
    Landeta eraberritzeko alternatiba desberdinen lanketa abiatu du udalak
    Ekonomia, lana edo langabezia dira azpeitiarren kezka nagusiak. Martxotik bizi dugun egoera ez ohiko eta ez egonkorra medio, oraindik eta garrantzia handiagoa hartu dute  herritarren artean gai horiek. Azpeitiko Udalaren ardatz da ekonomia azken urteotan, eta egoera bereziak, gizarte beharrei erantzutearekin batera lehentasun nabarmena hartu  du azken hilabeteotan. "Lur industrialen baitan hiru lan lerro ditugu zehaztuta: jabeekin lantzen ari garen Corrugadoseko eremuaren garapena, Larringo lur publiko industrial en garapenerako hitzarmenaeta gaur aurkeztera gatozen Landeta eraberritzeko azterketa eta plana. Epe luzerako proiektuen hasiera puntuan gaude, baina etorkizuneko Azpeitia hori eraikitzeko ezinbestekoa da gaurtik lantzen hastea gai konplexu hauek", azpimarratu du Nagore Alkorta alkateak.  Read more...
  • Lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa aitortu die Eleguneko enpresei Udalak, Euskaldiaren hasieran
    Lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa aitortu die Eleguneko enpresei Udalak, Euskaldiaren hasieran
    Gaur, azaroak 20, hasi da Euskaraldia bigarren edizioa. Eta gaurkoan, euskarak elkartu ditu Udala eta Elegune enpresen hizkuntza gestiorako gune teknikoaren bidez, lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa hartuta duten enpresak. Artxara, Kooperatiba Elkarte Txikia; Abelur, Kooperatiba Elkartea; Biele, SA; Gurean Turismo Zerbitzuak, SL; K1 Ekopaisaia, SLL eta Landeta Burdin Lanak Berria, SL-ri euskararen alde egiten duten lana errekonozitu eta eskertu diete Nagore Alkorta alkateak eta Eneritz Albizu euskara batzordeburuak.  Read more...
Ostalaritza sektorea diruz laguntzeko linea berria jarri du abian udalak
Azaroaren 6an, Eusko Jaurlaritzak ostalaritza zerbitzua ixteko agindua eman eta egun gutxira elkartu ginen herriko taberna, jatetxe eta kafetegietako arduradunekin, egoeraz aritzeko. Bileran azaldu genien bezala, jakitun gara oso egoera zaila bizi
Landeta eraberritzeko alternatiba desberdinen lanketa abiatu du udalak
Ekonomia, lana edo langabezia dira azpeitiarren kezka nagusiak. Martxotik bizi dugun egoera ez ohiko eta ez egonkorra medio, oraindik eta garrantzia handiagoa hartu dute  herritarren artean gai horiek. Azpeitiko Udalaren ardatz da ekonomia
Lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa aitortu die Eleguneko enpresei Udalak, Euskaldiaren
Gaur, azaroak 20, hasi da Euskaraldia bigarren edizioa. Eta gaurkoan, euskarak elkartu ditu Udala eta Elegune enpresen hizkuntza gestiorako gune teknikoaren bidez, lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa hartuta duten enpresak. Artxara,

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Azpeitiko Udalak kiroldegiko jatetxe-taberna kudeatzeko lehiaketa publikoa abian du. Esleipena gehienez lau urterako izango da eta eskaintzak egiteko azken eguna abenduaren 20a izango da.

Aurreko kudeatzaileak jarduera eten ostean, Azpeitiko Udalak kiroldegiko taberna berriro abian jartzeko lehiaketa publikoa egiteko prozedura hasia du. Interesa dutenek taberna ikusteko eskaera egin dezakete, eta proposamenak aurkezteko epea ere abian da; abenduaren 20an bukatuko da, eta eskaerak eskabide elektroniko bidez aurkeztu beharko dira udaletxean.

Tabernak gutxieneko ordutegia izango du. Hala, gutxienez astelehenetik ostiralera 16:00etatik 22:00etara eta larunbata, igande eta jai egunetan 10:00etatik 23:00ak arte izan beharko da irekita. Ezarritako ordaindu beharreko gutxieneko kanona 300€ + BEZ izango da, eta ohiko jarduneko gastuak bere gain hartu beharko ditu.

Esleipendunak inguruarekin eta ekipamenduaren ezaugarriekin bat datorren zerbitzua eskaini beharko du. Hala, berezoak euskaraz atenditu beharko ditu eta bertako produktuak eskaini beharko ditu. Horretaz gain, legea betez, adin txikikoei ezingo die alkoholik saldu, ezingo da erre, prezioen zerrenda eta jarduera lizentzia ikusgai izan beharko ditu eta erreklamazio orriak eskura izan beharko ditu, besteak beste. 

Kontsultatu oinarriak. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information