wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, giza baliabideen kudeaketaren inguruko ikastaroa antolatu du azaroaren 21 eta 28rako, bi ostegunetan. Basazabal Jauregian izango dira saioak, eta izena emateko formazio zentroko harreran egin dezakezu, e-posta bidal dezakezu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo 688 845 118 telefonora deitu dezakezu.

Tituludunek gai izan behar dute giza baliabideetako politikak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko, ikuspegi estrategiko eta oso batetik, egoera bakoitzerako egokienak diren tresnak aukeratuz eta aplikatuz. Lan harremanei eragiten dien inguru juridikoa ere ezagutu beharko dute. Ikastaroa Jose Manuel Gil Vegas izango da Psikologia Industrialean doktorea eta Deustoko Unibertsitateko irakaslea da azken 25 urteotan. 

Ikastaroaren prezioa 6,75€ izango da Azpeitian erroldatuentzat eta 8,10€ gainerakoentzat. Ordainketa egin baino lehen izen ematea derrigorrezkoa izango da.