Azpeitiko Udalak IMH fabrikazio zentro aurreratuarekin duen hitzarmenaren baitan antolatu da Ikastaroa. 25 orduko ikastaroa izango da eta astelehenetik ostiralera, azaroaren25etik abenduaren 5era izango da ikastaroa. Astelehenetik ostegunera 16:00etatik 19:00etara izango dira saioak, eta ostiraletan 16:00etatik 18:00etara izango dira; ikastaroa Basazabalgo Formazio Zentroan izango da.
Ikastaroa doan izango da, baina aurrez izena eman behar da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean edo 943 54 79 83 edo 688 845 118 telefonora deituta.
Ikastaroan kotatzea, gainazaleko perdoiak, tolerantzia geometrikoak eta multzo mekaniko basikoen inguruko lanketak egingo dituzte parte hartzaileek.