Txorizo postua jartzeko eskaera
Txorizo postua ipini nahi dutenek azaroaren 21era arte dute udaletxean eskaera egiteko epea.
Postuen zozketa azaroaren 21ean bertan egingo da arratsaldeko 19:00etan Udal Aretoan.
Barazki, fruta eta bestelakoen postuak
Barazki, fruta, lore, ogia edo etxeko produktuen postuak ipini nahi dituztenek, berriz, izena emateko epea azaroaren 30era arte izango dute irekita. Horiek ere udaletxean eman beharko dute izena.
Edozein zalantza edo argibidetarako Udal Kultura Sailarekin jarri beharko dute harremanetan interesatuek. Horretarako telefonoa 943 15 70 68 da.