wrapper

Oharrak

Ostegunean, 20:00etan hasita eskainiko du Xanti Agirrezabala aktoreak 'Satiro' obra. Sarrerak online jarri ziren salgai, eta agortu egin dira.

Harrera ederra izaten ari da Euskal Antzerki Topaketen baitan aurtengorako prestaturiko Sortzaile Berrien Zikloa. Aurreko astean, Erika Olaizolaren Panpina obrarekin eman zitzaion hasiera zikloari. eta sarrera guztiak agortu ziren. Bihar, azaroak 7, osteguna, izango da zikloko bigarren saioa, Xanti Agirrezabalaren Satiro, eta emanaldi horretarako sarrera guztiak ere dagoeneko agortu egin dira.

Ziklo horretarako formatu txikiko lau saio programatu dira. Dinamoan izango dira emanaldiak eta ikusle mugatua izango dute. "Erantzun izugarria izaten ari da zikloa. Ederra da herritarrek sortzaile berrien lana ikusteko gogoa dutela ikustea. Formatu txikiko ikuskizunak dira ziklokoak, baina ziur aurrerago ere izango dela horrelako jakinmina sortu duten obrak ikusteko aukera", adierazi du Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information