wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Aurten X. edizioa beteko du Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibak urtero antolatu ohi duen kros mistoak. Hausnarketa prozesu baten ondoren, X. edizioa erabat eraberrituta dator. Antolatzaileek aldaketak egin nahi izan dituzte, herri hezitzailearen filosofiarekin bat egiteko apustua eginez. Kros mistoa balioen hezkuntzarako tresna bikaina dela sinesten dutelako eta, herri mailako ekimen anitz ta partehartzaile bat izatea gustatuko litzaiekelako.

Hausnarketa horren oinarria eragile ezberdinekin egindako elkarlana izan da, hala nola, Azpeitia Herri Hezitzailea, Iraurgi Ikastetxea, Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastola, Urola ikasola BHI, Eskola kriol kontseilua, Atzegi, Xeye, Raka, Marea Urdina eta Azpeitiko Udala izan dituzte bidelagun. Aurtengo krosak aldaketa esanguratsu asko izango baditu ere, luzera begirako aldaketa prozesu baten abiapuntua besterik ez da, eta aurrera begira, ildo honetan lanean jarraitzeko asmoa erakutsi dute antolatzaileek.

Funtsean, kros mistoa helburu izatetik, balioen heziketarako tresna izatera pasatzea izan da helburu nagusia eta horretara bideraturiko neurriak hartu dituzte antolatzaileek. Neurriok Azpeitia Herri hezitzaile moduan eraldatzen joan dadin kontutan hartu beharreko zazpi giltzarrien inguruan egituratu dituzte.

Kros hori herritartu eta edozeinek parte hartzeko bidean, emango diren aldaketetako batzuk honakoak dira: Lehiakortasunetik kooperaziora jauzi egiteko asmoz kronometroa eta inskripzioa kenduko dira (izen-emate soil batekin nahikoa izango da) eta sariak zozketa bidez banatuko dira. Bestalde, herritar guztien parte hartzea sustatzeko, distantzia ezberdinetako ibilbideak antolatuko dira eta, misto hitzari zentzu berri bat emango diete. Misto terminoari bere zabaltasunean erreparatuko zaio, generoaz gain, adin desberdineko bikoteen, adimen anitzeko bikoteen, ezaugarri fisiko desberdinetako bikoteen, etabarren... parte hartzea sustatuko delarik. Hori aurrera eramateko eta ekimenaren izaera herrikoia bermatzeko, udalaren diru laguntzarekin soilik egingarria izango da, hau da, babesle ekonomiko pribaturik gabe.

Krosean landuko diren balio horiez gain, ekimena parekidea, euskalduna eta ingurumenarekiko errespetuzkoa izango dela bermatuko da, ezingo luke bestela izan.

X. KROS MISTOAREN EGITARAUA
9:00-12:00 Eskola kirola atletismoa, herrriko enparantza nagusian.
16:00 Kroserako izen ematea eta musika plazan.
17:00 Kros mistoa: 1,1 km-ko ibilbide bat, 3,3ko beste bat eta 6,7km-ko hirugarren bat aukeran.
18:00 Jan edana eta oparien zozketa.

Krosean parte hartzeko izen ematea gunean bertan egin ahalko bada ere, aurrez herriko ikastetxetan, igerilekuan eta polikiroldegian ere izena emateko aukera izango da. Gainera, ikastetxeen bitartez 12-18 urte bitarteko gazteen parte hartzea sustatzen saiatuko dira.

Aurtengo kros mistoaren edizioa beraz, oso berezia izango da eta adin guztietako herritarrak gonbidatu nahi dituzte bertan parte hartzera. Aurrera begira, ekimena herriratzeko hausnarketa prozesuak martxan jarraituko du, eta prosezu honetan bidelagun izan nahi duen orok ere, ateak irekita izango ditu. Izan ere, garrantzitsua ikusten dugu ekimen hau anitza eta herrikoia izateko, ekimenean parte hartzea sustatzeaz gain, antolaketan ere beste eragilekin elkarlana bultzatzea.