wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak herriko adinekoen egoera eta bizi kalitatea ezagutu eta hobetzeko beharrei erantzuteko helburuarekin, Baigerarekin elkarlanean hasi zen duela zenbait urte. Hasteko, adineko pertsona guztiei etxera eskuorri bat banatu zitzaien Udalak eskaintzen dituen laguntza guztien berri emanez. Ondoren, duela ia hiru urte, Udaleko Gizarte zerbitzuekin harremanik izan ez dutenen berri izan asmoz, adin tarteka ikerketak egiteari ekin zitzaion. Lehenik 80 urtetik gorakoena, ondoren 75 eta 80 urte artekoena, eta aurten, 70-75 urte bitartekoena edin da. "Ikerketa hauek egiten hastean, 65 uretetik gorako adin tarte guztietako azpeitiarren egoera aztertzea izan da helburu, eta osatzeko 65-70 urte artekoak gelditzen zaizkigu, eta urtea bukatzerako hasiko gara lanketa horretan. Esan bezala, udal honentzat lehentasunezkoa da herritarren babes soziala, eta adinekoei arreta berezia eskaintzen ari gara azken urteetan, ikerketa hauek eginez, eta ateratako ondorioei erantzuteko baliabideak jartzeko saltoa ere egin dugu; esaterako 65 urtetik gorakoentzako dirulaguntza berezi horiek jarri genituen abian", adierazi zuen Leire Goenaga, Gizarte Zerbitzuen batzordeburuak. 

Orohar, Azpeitian adin tarte horretako pertsonek "bizi kalitate ona" dutela adierazi dutela azpimarratu zuen Goenagak; bai ekonomikoki eta bai osasun aldetik. Baina bada ikerketa guztietan kezka sortzen dien sektore bat, zaurgarriena dena; emakumeena: "Ikerketa guztietan emakumeen sektore txiki bat agertzen da zaurgarrienen artean eta horrek kezkatzen gaitu", azpimarratu duen. Hala ere, oraindik ere gizartean familia babesgune handia da gizartean, eta hori nabaria da, baita horrelako kasuetan ere. 

Azken ikerketari dagokionez, 70-75 urte bitarteko biztanleria "oso aktiboa" da, orokorrean, eta hori bera oztopo izan da azterketa egiterakoan: "Izan ere, asko izan dira beren burua egoera onean ikusi eta parte hartzeko gonbita baztertu dutenak; eta asko izan dira, etxeko telefonoari kasu gutxi egiten diotelako edo dagoeneko ez dutelako harremanetan jartzerik lortu ez dutenak. Zaintza behar gutxi identifikatu da adin-tarte horretan, baina zaintza lanak egiten dituzten ugari dira". 

Azpeitian 70-75 urte bitarteko 852 lagun bizi dira, horietatik 184 lagunek Gizarte Zerbitzuekin harremana izan dute azken urteotan. 111 lagunek, aurreko ikerketan hartu dute parte, beste adin tarte horietako pertsonaren batekin bizi direlako. Beraz, oraingoan, 70-75 urte bitarteko 550 pertsonengana (453 etxetara) jo du Udalak, beren egoera gertutik ezagutzeko. Hala ere, 550 lagun horietatik 211 pertsona eta 119 etxe bisitatzera heldu da Udala. Beste 172 lagunekin harremanetan jartzea lortu du Udalak, baina interesik ez dutelako, informazio telefonoz eman zaie eta behar dutenean Udaleko ateak zabalik dituztela jakinarazi zai.



Ikerketaren ondorio nagusiak

Saioa Alvarez gizarte teknikariak egin du ikerketa eta oso eskertuta agertu da: "Eskerrak eman diezkiet ikerketan parte hartu duten adinekoei eta haien familiei, oso harrena ona egin zidatelako. Esperientzia polita izan da oso", adierazi du. Ondoren, ikerketaren ondorio nagusiak azaldu ditu. 

Gizarte Zerbitzuekiko ezagutza
Ikerketan parte hartzeko deitutako ehuneko handi batek beharrik ez duela argudiatuta, parte hartzeko aukera bazterttu du, guztira 172 lagun izan dira horiek. Parte hartu dutenetatik gehiengoa, %62a, ez da inoiz Gizarte Zerbitzuetan izan. Gizarte Zerbitzuetara noizbait jo dutenak %33a izan da, baina gehienak gertuko kideren batentzako prestazioen kontsultak egitera joan izan dira,
%57ak Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituen zerbitzuen gaineko informazioarik ez zuen ordura arte. Beraz, gaur adin horretan zerbitzuei buruzko informazio gehiago dute,

Egoera ekonomikoa
Azterketan parte hartu dutenen %82ak etxebizitza sarrerak kontuan izanda erraz iristen da hilabete bukaerara. %85, 6ak jubilazio pentsioa jasotzen dute. Alarguntasun pentsioa %13k kobratzen du (denak emakumeak), horietako oso gutxi dira horrez gain erretiro pentsioa kobratzen dutenak. %5ak ez du pentsiorik kobratze (10 lagun), horiek ere denak emakumeak dira.


Etxebizitzaren ezaugarriak
Elkarrizketatutako herritarrak, oro har, etxebizitza propioa dute, %97ak. Eta egoera onean dauden kaleko etxebizitzetan bizi dira. Egoera onean egonagatik oztopo arkitektonikoak dituzte etxeen €44. 90ak. Batzutan etxe barruan bertan, komuna, koska, eskailerak… dituzte eta beste batzutena, igogailu falta edo igogailua bai baina bertara sartzeko eskailerak dituzte.

Osasun egoera eta autonomia
Elkarrizketatuen %96ak egunerokotasunerako ez du beste pertsona baten beharrik. Osasun egoera maila ona dutela baieztatu dute, %85,10ak; hala moduzkoa %10,40ak eta eskasa %4,50ak. Adinean aurrera joan ahala, ohiko da adinarekin lotuta gaitsun galera izatea, baina horiek kontuan hartu gabe, adinekoen autonomia oso altua da eta osasun egoera oso ona orohar. Gehienek bizitza aktiboa eman ohi dute eta 211 lagunetatik 193k ariketa fisikoa egiteko ohitura dute.


Harreman sozialak
Harreman sozialak oso garrantzitsuak dira ongizate pertsonalerako eta horregatik egin zaizkie gai honen inguruko galderak parte hartzaileei. Familiaren inguruan zein lagun edo bestelakoekin duten harremanaren inguruan egin zaizkie galderak. Familiarekin %98ak harreman ona duela adierazi du. %70,50a egunero egon ohi da familiarekin eta %23,50a astero.
Familiaz kanpoko harreman sozialak ere %88, 10ak dituzte, adin tarte horretan. Horietatik %46, 10a egunero egon ohi da lagun horiekin eta %22, 10a astero. Beraz, gehiengoak nahiko harreman jarraitua du inguruarekin,
Egunerokoan gertatutako arazoen aurrean heldulekurik ba ote duten galdetuta, %94, 50ak baietz erantzun du, %4, 5ak batzutan azaldu du eta %1ak ez du inoiz. Helbduleku hori, gehiengoak familian du.

Bakardadea
Bakardade objektiboari dagokionean, elkarrizketatuetatik 37, bakarrik bizi dira. Adinekoek sentitzen duten bakardade subjetiboaren inguruan berriz, %75ak inoiz ez dela bakarrik sentitzen adierazi du. %23,50ak batzuetan bakarrik sentitzen dela adierazi du eta %1,5ak beti sentitzen dela bakarrik dio.