wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azaroaren 8 eta 15ean, Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak elkarlanean udazkenerako antolaturiko hirugarren ikastaroa eskainiko da. Oraingoan, enpresen legediaren inguruko oinarrizko esparru juridikoaz ariko dira.

Negozio guztiak daude esparru juridiko bati lotuta. Esparru hori ondo ulertu eta zuzen aplikatu behar da, eta ezagutu egin behar dira esparru horretan hartzen diren erabakiek zer ondorio dakarten. Edozein enpresa erakundek duen betebehar juridikoa aztertuko da.

Izen ematea, zabalik
Ikastaroa, Basazabalgo Formazio Zentroan izango da 9:00etatik 14:00etara bitartean. Ikastaroan izena eman nahi dutenak bertan egin dezakete, edo e-mail bat bidali dezakete Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo deitu 688 845 118//943 54 79 83 telefonora.

Ikastaroaren prezioa 6,75€koa izango da Azpeitian erroldatuentzat eta 8,10€koa gainerakoentzat. Ordainketa egin baino lehen izen ematea derrigorrezkoa izango da. Kontu korronte zenbakia: 3035 0020 5102 0090 0003 LABORAL KUTXA