wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Datorren azaroaren 2an, larunbata XIV. Libre Ardo Dastaketa Eguna izango da plazan. 11:30etatik aurrera ardo desberdinak  gazta eta txorizo pintxoak izango dira dastagai. Urtez urte indarra hartzen ari den eguna da.

Herritar zein bisitariek bertako produktuen bueltan, ardo, gazta eta txorizoarekin, eguerdi ederra pasatzeko helburuz egingo da aurtengo Libre Ardo Eguna. "16 upategitako ardoa, 27 harakindegitako txorizoa eta bertako gaztandegietako gazta izango dira plazan", adierazi du Mikel Odriozola festa batzordeburuak. 

Urtero bezala, Libre dinamikako kideak arduratuko dira postuetan ardoa ateratzeaz. Ardoari laguntzeko, berriz, inguruko gaztagileen pintxo eta bokadilo txikiak eta momentu horretan egiten ariko diren Txorizo egosiaren lehiekatako jeneroarekin pintxoak izango dira eskuragai. Urtero bezala, pintxo horiek banatzeaz Gaixo eta Elbarrien Aisialdi Taldeko kideak arduratuko dira. Horientzat izango da pintxoak salduta irabazitako dirua. Txorizo egosi pintxoa euro bat ordaindu beharko da eta errioxar erara prestatutako patatak 2€. Talde horrek urtero egiten dituen bi elkartasun egunetarako bideratzen du irabazitako dirua. 

16 upategitako ardoa dastagai

Jatorri desberdinetako ardoak izango dira plazan nahi dituenarentzat dastagai. Zigor Odriozolak "modako" ardoak, Azpeitian eta inguruan "demenda" dutenak ekartzen ahalegindu direla aipatu du. Azken urteotan ardo txurirako dagoen joera azpimarratu du eta ardo berri eta berezi batzuk erre izango direla adierazi du. 

Ardoa dastatu nahi duenak lau tiket eta kopa bat bost euroan eskuratzeko aukera izango du. Eta nahi duenak kopa euroaren truke ere eskuratzeko aukera izango du.  

27 txorizo lehian

Euskal Herriko Txorizo egosi txapelketari dagokionez, 27 harakinen txorizoak izango dira lehian. Aurtengoarekin, 7. urtea izango da lehieketa hau egiten dela, eta urtez urte indarra hartzen ari da. Bizkai, Nafarroa eta Gipuzkoako hainbat txokotako txorizoek hartuko dute parte. "Guretzat garrantzitsuak izan ohi dira horrelako lehiaketak, produktua eta ekoizleak ezagutzeko aukera eskaintzen baitigute", adierazi du Ainhoa Maiztegi harakinen elkartearen izenean. 

Txorizo lehiaketan parte hartzen dutenen artan, lehen sailkatuak txapela eta Mikel Sanjuan tailugileak egindako garaikurra eskuratuko ditu. Bigarrenak eta hirugarren, berriz, Udalaren garaikurra jasoko dute, eta txapelketara aurkezten diren harategi guztiek diploma bana emango zaie. Lehen hiruek, datorren urtean plazan txorizoa saltzeko postua jartzeko aukera ere eskainiko zaie. Iazko txapeldunek, beraz, postua izango dute plazan:Legazpiko Javier Badillo harategiak, Orioko Kepa Loidi harategiak eta Altsasuko Aldasoro harategiak izango dute aurten postua.

Txorizo egosi txapelketako epaimahaiari dagokionez, Beatriz Larrañaga, Jesus Mari Deba, Mikel Uria eta Manuel Oruesagastik osatuko dute epaimahaia.