wrapper

Oharrak

Etxebizitza eskaintza berriaren inguruko informazioa bilera irekia egingo du Udalak urriaren 24an, 19:00etan Basazabalen. Bilera laburra izatea aurreikusten da: azalpenak labur eta zehatz eskainiko dira, eta ondoren, galderentzako tartea irekiko da.

Azpeitiko Udala herritarren beharretara egokitutako etxebizitza politika egiteko neurriak hartzen ari da azken urteotan. Etxe hutsetatik abiatutako hainbat neurri hartu izan ditu, tartean etxebizitzen alokairurako laguntzak ematen ditu.

Azken urteotan herrian dagoen etxebizitza premia ere neurtu du Udalak, eta horri erantzuna eman nahian, babestutako etxebizitzak egingo ditu epe motzean. Bide horretan, Esklabetako eraikinaren atzean etxebizitza babestuak eraikiko ditu. Lehen faseko etxebizitza guztiak saldu dira eta, orain, bigarren faseko izen ematea jarri du abian. Bigarren fasean 67 etxebizitza eraikiko dira; 39 babes ofizialeko eta 28 tasatu berezi. Bigarren fase horren inguruko informazioa (baldintzak, izen ematea, etxeen planoak...) eskainiko du osteguneko bileran. 

 

Informazio gehiago

Oraindik ere etxebizitzen edo baldintzen inguruan zalantzaren bat dutenek edo izena emateko betebeharreko dokumentazioarekin laguntzaren bat behar dutenek Azpeitia Berritzenera jo behar dute (Sindikatu Zaharreko 2. solairuan). Telefonoz edo e-posta bidez ere jar zaitezke harremanetan: 943 15 71 83 edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Izen emateko dokumentazioa udaletxeko sarreran aurkeztu behar da abenduaren 2a baino lehen.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information