wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak zerbitzu berri bat jarri du abian. Hemendik aurrera, hauteskundeetarako mahaietarako zozketa egin ondoren, herritarrek Udalaren webgunean kontsultatu ahal izango dute egokitu zaien edo ez. Hala, herritarrei zerbitzu azkarra eskaintzea da Udalaren helburua. Dagoeneko kontsulta daiteke azaroaren 10ean mahaian egotea egokitu zaizun edo ez. 

Jarraitu beharreko prozesua erraza da. Azpeitiko Udalaren hasierako orrian hauteskunde mahaiak izeneko botoia klikatu behar da. Ondorengo orrian, bakoitzak bere NAN zenbakia sartu beharko du: mahaian egokitu ez zaienei NAN zenbakia ez dela aurkitu agertuko zaio. Mahaian egotea egokitu zaienei mahaiaren inguruko xehetasunak azalduko zaizkio. 

Zerbitzu hau kontsultarako gunea besterik ez da izango, norberak mahaian egotea tokatu zaion edo ez jakiteko. Orain artean bezala, hautes mahaietan egokitu zaienei eskura emango zaie jakinarazpena. 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information