Bi adin tarte desberdini zuzendutako ikastaro bana izango dira igerilekuan azaroan eta abenduan. Saioak astelehenetik ostiralera bitartean izango dira. 4 eta 6 urte arteko haurrentzako saioak 17:30ean hasiko dira; 7 eta 13 urte bitartekoenak, berriz, 18:20ean. Azaroaren 22tik abenduaren 23a bitartean izango dira ikastaroak eta bazkideentzat 54,08€-ko prezioa izango du; bazkide ez direnentzat, berriz, 94, 66€koa.