wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzen eskualdeko Garapen eta Berrikuntza Agentziaren bidez, Establezimenduen Eskualdatzea ardatz hartuta lan lerro ezberdinak jarri ditu abian. Lan lerro hauek 3 jarduera ezberdinetan zentratuko dira: Merkataritza establezimenduak, industria enpresak (ETE-ak) eta eraikuntzako gremioak.

Eskualdean, azken urteetan, ekonomikoki errentagarriak izanda ere izaera ezberdineko establezimendu ugarik itxi ditu bere ateak. Hauetako asko, errelebo edo jarraipen ezagatik itxi dira honek, eskualdeko herriguneetan, enpleguan nahiz ehun ekonomikoan duen eragin nabarmenarekin.

Egoera honen aurrean, Iraurgi Berritzenek “GipuzLan-Eskualdatzea” izena duen ekimena jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Ekimen honen bitartez, etorkizun hurbilean eskualdatzeko nahian egon daitezkeen establezimenduak identifikatu eta prozesuan zehar hauen bidelagun izatea lortu nahi da, posible bada hauen itxiera saihestuz.

Lehen urratsak, merkataritza arloan eman dira, merkataritza mahairen baitan. Besteak beste, azken hilabeteetan “Autonomoen erretiroa”, “Negozioen balorazioa eta eskualdatzea” edota “Berrikuntza diagnostikoak merkataritzan” jardunaldiak ospatu dira Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako merkataritza elkarteekin – Herrixen, Bertan, Dendartean eta Zestoan elkarteak- eta eskualdeko udalekin elkarlanean.

Era berean, merkataritza elkarteekin lankidetzan, merkataritza arloan eskualdatze gaiak lantzeko lan talde zehatza sortu da gaiak datozen urteetan izan dezaken garrantzia ikusita. Lan taldeak, egun eskualdeko merkataritza establezimenduen inguruko lanketa bat burutzeaz gain, inguruko eragileek eskaintzen dituzten aukerak aztertu dituzte.

Merkataritza arloan aurrera pauso bat eman nahi da. Eskualdeko aholkularitza etxe eta asesoriekin formakuntza bat deitzea izango da. Formakuntzak, 3 helburu zehatz izango ditu:

Lehenik eta behin, eskualdeko merkataritza elkarteek eta Iraurgi Berritzenek lankidetzan burutu duten lanaren berri emango zaie aholkularitza etxeei.

Bigarrenez, eskualdeko aholkulkaritza etxeek, eskualdatze gaien inguruan, egun euren bezeoengandik jasotzen dituzten behar eta interesak ezagutzea lortu nahi da. Ondoren, eskualde mailan garatu daitezken hobekuntza lerroak identifikatu ahal izateko.

PKF Attest, aholkularitza etxearen bitartez, formakuntza, eskualdatzeko interesa duten establezimenduen balorazio ekonomikoa nola egin aurkeztuko da esperientzia praktikoak erabiliz.

Formakuntza, Urriaren 29an ospatuko da, Azpeitiko Basazabal Jauregian. 4 orduko iraupena aurreikusten da eta 9:30ak eta 13:30ak bitartean garatzea aurreikusten da. Formakuntzan, parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da izena ematea.