wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Ekoetxean, bi doako tailer egingo dira urrian; lehena, urriaren 20an, elikaduraren ingurukoa egingo da gazte eta helduentzat. Ikastaro edo saio hori 18 urtetik gorako gazte eta helduei zuzendutakoa izango da eta ondo elikatzeko kontuan izan beharrekoak eta asteko elikadura plana egiten ikasteko aukera izango da. Bigarren saioa, hilabetero egin ohi diren familia ekintzen baitako saioa izango da. Sei eta hamabi urte bitarteko haurrentzat txoribox tailerra izango da urriaren 27an. Izen ematea irekita izango da lehen saiorako urriaren 18ra arte eta Txoribox tailerrerako urriaren 25a arte. Izena emateko 943 81 24 48 telefonora deitu daiteke. Bi tailerrak 11:00etatik 12:30era bitartean egingo dira Ekoetxean.