wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Udazkenaren hasierarekin, aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere Plazatarrak ekimenari hasiera emango zaio. Udaleko gazteria saileko hezitzaileen bidez eskaintzen den zerbitzuak hasieratik dituen helburuei eutsiko die ikasturte berrian ere. Gainera, helburu horiek betetzen direla ikusi dute eta eskaintzarekin jarraituko dute beste ikasturte batez. Ekintzetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. 

Horregatik, aurtengo lehen Plazatarrak urriaren 18an, ostiralean, egingo da, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. Kiroldegi aurrean elkartuko dira Kirolari fest ekintzan parte hartu nahi dutenekin. Ekintza aurrera eramateko, Xeye herriko Atletismo Taldearen laguntza izango dute, elkarlanean antolatu baitute aurtengo lehen Plazatarrak. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea urriaren 16a, asteazkena, baino lehen Ludoteketan edo Gazte Informazio Bulegoan.

Aurreko urtean bezala, HH5 eta LH6 bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da eta 4 umeko gutxienez arduradun batek eman beharko du izena eta ekintzan parte hartzera konprometituko da.