wrapper

Oharrak

2019ko alokairurako laguntza eskaerak egiteko epea urriaren 15ean bukatuko da. Maiatzean egin zen aurtengo deialdia eta azken astea dute diru-laguntza eskuratu nahi dutenek udaletxean eskaerak egiteko. 2014an hasi zen Udala etxebizitzen alokairurako laguntza horiek eskaintzen, eta hasieratik izan duen arrakasta ikusita, urtez urte beharretara egokitzen joan da. Laguntza berria eta berritzailea izan zen duela sei urte; aurrenetariko Udala izan zen Azpeitikoa horrelako laguntza bat onartzen. 

 

Nori zuzendua

  • 18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteak.
  • Mugikortasun urria duten pertsonak (edozein adinetakoak) edo/eta ezgaitasun absolutoa dutenak.
  • Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak. Zaintza partekatu kasuetan, ohiko etxe bizitza ezkonkide ohiek dagozkien zaintza epealdietan erabiliko balute, eta gainontzean beste etxe bizitza bat alokatuko behar balute.
  • 70 urtetik gorako pertsonak.
  • Alargunak.


Diru-sarreren araberako laguntzak

Dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarritzen da, atal bakoitzari portzentai bat
0,00 € - 15.000,00€ alokairuaren % 50
15.000,00 € - 21.000,00 € alokairuaren % 40
21.000,00 € - 30.000,00 € alokairuaren % 30
30.000,00 € - 35.000,00 € alokairuaren % 20

180.000 €ko diru-laguntza poltsa izango du laguntza honek. Diru-laguntza gehienez hilean 250,00 euro eskaera bakoitzeko izango da (lagunduko den alokairuaren gehinezko prezioa 550€koa izango da) eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako. Alde Zaharrean kokatuta dauden etxe bizitzen kasuan, diru laguntzaren zenbatekoa atal sistemaren arabera dagokion laguntzari 50€ gehituko zaizkio, edonola ere gehienez hilean 300,00 euroko diru-laguntza ezar tzen da eskaera bakoitzeko eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren edo egoitza txartelaren fotokopia. Adin txikikorik balego, Familia Liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko da. Azken agiri hori kasu guztietan aurkeztu beharko da senidetasuna egiaztatzeko, baldin eta ondorengotza alegatu bada.
  • Etxe bizitzaren alokairu-kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.
  • Kontu Korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.
  • Estatu mailan etxebizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 15 egun lehenagokoa.

Iaz, batezbeste 2.400€

Herritarren etxebizitza beharrari erantzuna emateko duela bost urte jarri zen  abianlaguntza hori, alokairua ordaintzeko arazoak dituzten herritarrei laguntza eskaintzeko, herriko etxe hutsak merkaturatzeko eta alokairua sustatzeko eta Alde Zaharra biziberritzen jarraitzeko helburuarekin. Guztira, urte hauetan, 400 laguntza inguru eman dira.

2018an, 180.000 eurotako diru-poltsa jarri zuen Udalak eta 75 lagun izan zirenlaguntza jaso zutenak. Laguntza jaso duten kolektiboei dagokienez, 18 eta 35 urte bitarteko gazteak dira laguntza jasotzen duten gehiengoa, laguntza egokitu zaien 75 lagunetatik 61 izan dira kolektibo horretakoak. 70 urtetik gorako 3 herritarrek eta banandutako 10 lagunek ere jaso dute laguntza.

Alokatutako etxebizitzen batezbesteko errenta 488,38€koa izan zen 2018an. Alde Zaharreko biziberritzearen baitan, herritarrak bertan bizitzera animatu asmoz, alokairurako laguntzaren bidez gune honetan alokatutako etxebizitzak hilean 50 euro gehiagorekin laguntzen dira; 2018an Alde Zaharreko 28 alokairu lagundu ziren.
Laguntza jaso duten herritarrek, beren diru sarreren araberako laguntza jaso dute; 800 eta 3.000 euro arteko laguntzak eman ziren 2018an. Hau da, batezbeste 2.400€ jaso dituzte urtebetean.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information