wrapper

Oharrak

Igandean, urriak 6, 20:00etan Willibald Guggenmos organistaren kontzertuarekin emango zaio hasiera Organo Erromantikoaren zikloko Azpeitiko kontzertuei. Urriaren 13 eta 20an izango dira beste bi kontzertuak. 

Azken 20 urteotan Azpeitiko, Azkoitiko eta Bergarako udalek urtero antolatzen dute Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloa elkarlanean, eta zikloa koordinatzeko lanak Fray Joseph de Echevarria de Amigos del Organo de Gipuzkoa erakundeko ordezkari den Esteban Elizondok egiten ditu.

Organo Erromantikoaren nazioarteko XX. zikloa ospatuko da aurten. Ziklo honen bidez, organo erromantikoak duen balorea ezagutzera ematea nahi da nazioarteko organista ezberdinak Azpeitiara ekarriaz. Organistekin batera maila artistiko handiko instrumentista, solista eta abesbatzak ere izango dira gurean.

Azpeitian XX. edizio honetako hiru kontzertu izango dira, lehena igandean bertan. 

 

Urriak 6, igandea, 20:00etan: Willibald Guggenmos organistaren kontzertua. 

Urriak 13, igandea, 20:00etan: Peio Irigoien txistulariaren eta Ignacio Arakistan organistaren kontzertua. 

Urriak 20, igandea, 20:00etan: Easo Araoz gazte abesbatzaren eta Oscar Candendo organistaren kontzertua. 

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information