wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • 1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak ezartzea. Nagore Alkorta alkateak azaldu zuen orain artean hartutako berehalakotasuna eskatzen zuten laguntza lerroez gain, epe-ertainerako ekintza plana ere biltzen duela: “Alarma egoerak sortutako kalteak arintzeko urgentziazko erabakiak hartu behar izan ditu udalak, herritarren bizi kalitatean ahalik eta eragin txikiena jasan dezan. Orain, ordea, aurrera begira erabakiak hartzeko ordua da”. Alarma egoeraren lehen bi hilabeteetan "momentuko behar eta eskaerei erantzun azkarra" ematea izan da udalaren helburua: "Udala da herritarrengandik gertuen dagoen erakundea, eta zain egon gabe erantzun beharra dugu", adierazi du. Aurkeztutako plana bizia da, hau da, filosofia edo ildo bat markatzea da helburua, oraindik ere pandemiak zer ekarriko eta sortuko duen ezin baita jakin. Hala ere, 12 lan lerroko ekintza plana osatu dute, arlo ezberdinei erantzuna emateko: "Herritarren ekonomian eragiteaz gain, tokiko ekonomia eta industria bultzatzeko baliabideak jartzea da helburua". Epe ertainean, martxan jarri gabe dauden lerroak banan-banan abian jartzea izango da Udal Gobernuaren lana. Elkarlana abiapuntu Plana adostasun osoz onartu da, eta osatu ere elkarlanean egin da: “Herriak eta momentuak alderdion elkarlana eskatzen dute, eta plana osatzeko bilerak egin ditugu eta ekarpenak jaso ere egin ditugu. Eta hori eskertu nahi dut”, gaineratu du. Urrats garrantzitsutzat jo du Alkortak elkarlanerako emandako pausoa: "Pozgarria da horrelako gai garrantzitsu batean bat egitea. Hitz eginez akordioak lortzeko gai garela erakutsi dugu. Eta egoera konplikatu honi erantzuna emateko baliabideak eta aukerak ditugu".…
  • Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla.  Read more...
  • Herritarrek asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, maskarillak jasotzeko aukera
    Herritarrek asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, maskarillak jasotzeko aukera
    Herritar bakoitzarentzat maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskkuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin, eta aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla.  Read more...
1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak
Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14
Herritarrek asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, maskarillak jasotzeko aukera
Herritar bakoitzarentzat maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskkuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin, eta aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango

parteahartzea90px

50 kultur-ekitaldi baino gehiago izango dira urtea bukatu bitartean Azpeitian. Eskaintza askotarikoa izango da; herriko taldeek antolaturiko ekintzez gain, hainbat txokotatik etorriko dira Sanagustin Kulturgunera eta Soreasu Antzokira. Kultur ekitaldiez gain, sormena eta transmisioa lantzeko ere hainbat proiektu jarriko dira abian Dinamoa Sormen Gunean.

Hauek dira momentuz publiko egin ditzazkegunak:
- Iraila 30, astelehena, 11:00etan: Arnasa gara proiektuaren aurkezpena.
- Irailak 30, astelehena: Argazki Elkartearen Erakusketa 12x12
- Urriak 2, asteazkena, 19:30ean, Hitzaren eskola ekitaldi irekia: Poesia errezitaldia, Hogeita Bat (Iñigo Astiz).
- Urriak 3, osteguna, 19:00etan: Kartzela Web-seriearen estrenaldia
- Urriak 4, ostirala, 20:00etan, kontzertua #Arkupehotsak: Txost! + Maddi.
- Urriak 5, zapatua: Txisteratik Egun Magikoa.
- Urriak 10, osteguna: Marea Urdinaren erakusketa interaktiboa.
- Urriak 11, ostirala, 19:00etan: Marea Urdinaren dokumentalaren emanaldia.
- Urriak 11, ostirala, 21:00etan, zine-emanaldia: Kuraiosa.
- Urriak 11, ostirala, 23:00etan, kontzertua: ‘Tuba Polkak’.
- Urriak 12, zapatua, 11:00etan: Marea Urdinaren Liburuaren aurkezpena.
- Urriak 12, zapatua, 20:00ean, kontzertua: Korrontzi Tuba Band.
- Urriak 13, igandea, 13:00ean, kontzertua: Azpeitiko Udal Musika Banda + bakarlariak.
- Urriak 13, igandea, 19:00etan, kontzertua Katapulta Tour Gipuzkoa: Tempera + Espagheti.
- Urriak 17, osteguna, 19:00etan: Aitor Estebanen Hitzaldia “Euskal erronka Madrilen”
- Urriak 18, ostirala, 18:00etan: Trikigiro festa.
- Urriak 23, asteazkena, 19:00etan, hitzaldia: Maskulinitatea hegemonikoa auzian.
- Urriak 25, ostirala, 22:00etan, kontzertua: Niña Coyote & Chico Tornado + Deus Ez + Wazy.
- Urriak 26, zapatua, 22:30etan, kontzertua: Lukiek + Montauk.
- Urriak 26, igandea, 18:00etan, antzerkia: La Paz Y Otras Lunas.
- Urriak 27, igandea, 17:00etan: Gipuzkoako Bertso Txapelketa - Final 1/4.
- Urriak 29, asteartea, 18:00etan: Badirudi tailerraren hasiera.
- Urriak 31, osteguna, egun osoz: Euskal Antzerkigintzaren Lekua Jardunaldia.
- Azaroak 1, ostirala, 23:30etan: Dantzaleku saloiko dantzak.
- Azaroak 1etik Azaroak 23arte XXXVII. Euskal Herriko Antzerki Topaketak.
- Azaroak 6,asteazkena 19:00etan Elkarrekin Hitzaldia.
- Azaroak 7, osteguna, 19:00etan, hitzaldia: Munoandi.
- Azaroak 8, ostirala, 19:00etan, kontzertua Katapulta Tour Gipuzkoa: Raitx + Flavio.
- Azaroak 9, zapatua, 22:30ean, kontzertua: Soziedad Alkoholika + Saia Goait.
- Azaroak 11, astelehena: Argazki erakusketa Larrinagaren eskutik.
- Azaroak 16, zapatua, 12:00etan Errekartetxo liburu aurkezpena.
- Azaroak 16, zapatua, 22:30etan kontzertua: Lagrimas De Sangre + El Intachable Rony
- Azaroak 21, osteguna, 19:00tan Juan de Antxieta Musika eskolaren Santa Xexili kontzertua.
- Azaroak 22, ostirala, 23:30etan: Dantzaleku saloiko dantzak.
- Azaroak 23, zapatua, 19:00etan: Azpeitiko Udal Musika Bandaren kontzertua.
- Azaroak 24, igandea, 12:00etan: Azketa eta Easo abesbatzaren kantaldia.
- Azaroak 26, asteazkena, 19:00etan, hitzaldia: Munoandi.
- Azaroak 29, ostirala, 22:00etan, kontzertua #Arkupehotsak: Habi + Agian.
- Azaroak 30, larunbata, 18:00etan, zirko-antzerki ikuskizuna: Erraiak, Garazi Pascual & Cia.
- Abenduak 1, igandea: K-BEAT ahots taldearen emanaldia
- Abenduak 7, larunbata: Goazen ikuskizuna.
- Abenduak 8, igandea, kontzertua: Joseba Tapia.
- Abenduak 9, astelehena: Argazki elkartearen erakusketa.
- Abenduak 13, ostirala, 22:00etan: J.J.Vaquero monologoa.
- Abenduak 13, ostirala 23:30etan: Dantzaleku saloiko dantzak.
- Abenduak 14, larunbata, 22:30ean, kontzertua: Green Valley.
- Abenduak 20, ostirala, 21:30: Txapelen omenezko bertso saioa.
- Abenduak 21, larunbata 18:00: Dantza suelto txapelketa.
- Abenduak 25, asteazkena, 13:00ean: Azpeitiko Udal Musika Bandaren Gabonetako kontzertua.
- Abenduak 27, ostirala, 21:30etan, kontzertua: Gatibu.
- Urtarrilak 4, larunbata, 22:30ean, kontzertua: Ezpalak + Kaskezur.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information