wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak, besteak beste, bi apustu edo erronka sendori heldu dio, azken urteotan. Alde batetik, herrian dugun kultur mugimendu indartsuarekin elkarlanean, kulturaren sormena eta transmisioaren lanketaren aldeko konpromisoa dugu. Beste aldetik, berriz, herria unibertsitatearekin lotzeko bideak urratu ditugu, eta aitortza bezala bizi dugu jardunaldi hau Azpeitian egitea. Guretzat ohorea da Elkar fundazioa, hikhasi, Jaldi, Ikaselkar eta, nola ez, UEUrekin elkarlanean horrelako jardunaldiak antolatzea.

Kezka horretatik abiatuta, Jalgi, Elkar Fundazioa, IkasElkar, Hik Hasi, Azpeitiko Kultur Mahaia eta Azpeitiko Udalak elkarlanean kultur sorkuntzaren transmisioaren inguruan hausnartzeko jardunaldi sorta edo ziklo izateko asmoarekin ibilbide berri bat urratuko dute. Lehen jardunaldia Euskal Kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi lemapean egingo da urriaren 19an AZpeitian. Lehen saio horretan, hezkuntza arautauan jarriko da arreta. 

Nagore Alkorta Azpeitiko Udalak esker hitzak izan ditu jardunaldiaren aurkezpenean: "Azpeitiko Udalarentzat bi apustu sendo dira kultura eta formazioa. Bide horretan, alde batetik, herrian dugun kultur mugimendu indartsuarekin elkarlanean, kulturaren sormena eta transmisioaren lanketaren aldeko konpromisoa dugu. Beste aldetik, berriz, herria unibertsitatearekin lotzeko bideak urratu ditugu, eta aitortza bezala bizi dugu jardunaldi hau Azpeitian egitea. Guretzat ohorea da Elkar fundazioa, hikhasi, Jaldi, Ikaselkar eta, nola ez, UEU eta Azpeitiko Kultur Mahaiarekin elkarlanean horrelako jardunaldiak antolatzea".

Azpeitian egingo den jardunaldian etorkizunerako lanketetarako lagungarri izango den "giltza edo pistaren bat" jaso dela zentzu horretan uste du eta balioan jarri du jardunaldia: "Elkarlanean osatutako goi mailako ikastaro hau, aditu eta profesional handiekin osatua, euskara hutsean, gurean izatea pauso garrantzitsua da guretzat", zehaztu du Alkortak. Azpeitiko fromazio eskauntza zabaltzera etorriko dela jardunaldia ere azpimarratu nahi izan du. 

Jardunaldi ziklo izateko asmoz sortu den topagune horretan egungo kultur bitartekaritza izan nahi dute hizpide, betiere euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea helburu izanda. Norabide horretan, jardunaldiz jardunaldi, kultur bitartekaritzaren hainbat eremutara hurbiltzeko asmoa erakutsi dute antolatzaileek, bitartekaritzan esku-hartzen duten eragileen egoera ikusgarri egiteko, baina, batez ere, eragile horiekin batera esparruz esparru kultur bitartekaritzaren erronkak zehazteko (hezkuntza arautua, hezitzaileen formazioa, aisialdia, ekoizpena eta argitalpengintza, komunikabideak, kultur erakundeak...)

Iratxe REtolaza irakasle, ikertzaile eta UEUko Literatura sailburuak lantzeko lehendabiziko gai bezala hezkuntza arautua zergatik aukeratu duten azaldu du: "Ipar Euskal Herrian hezkuntza-dekretuetan ez da euskal kulturaren inguruko aipamenik, jakina denez; baina izan badira eskoletan kultur transmisioarako oso ekimen berritzaileak. Nafarroan euskal kultura zehar-lerro ez bada ere, kulturak badu leku garrantzitsua dekretuan; eta euskaraz ikasten dutenen kasuan, baita literaturak ere. EAEko dekretuak, aldiz, euskal kultura  zehar-lerro izan behar duela dio, baina ez zaio horri inolako jarraipenik egin; eta zehar-lerro hori egituratzeko eta garatzeko baliabiderik ez da jarri. Ondorioz, leku gehienetan irakasleen borondatearen araberakoa izan ohi da kultur trebakuntza hori". Retolazaren esanetan, Euskal kulturgintzaren transmisioa ez dago bermatuta hezkuntza arautuan. Egoera horren larritasunaz jabetuta, hausnarketa bertatik abiatzea hobetsi dutela adierazi du. 

Jardunaldiak elkargune bat izan nahi du, aurrera begira kultur sorkuntzaren transmisioaren inguruan hausnarketa eta eragin gunea bilakatzeko helburu duena. Hori dela eta, antolatzaileek euskal kultur sorkuntzaren transmisioaren inguruan interesa edo keska duten guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. eta modu berezian dei egin die hezkuntza arloko profesionalei, hezkuntza zein kultur arloko ikertzaileei, kultur arloko sortzaileei eta kulturaren transmisioan lan egiten duten profesionalei. 

Azpeitiarrentzat prezio berezia

Jardunaldian izena emateko epea zabalik dago, eta UEUren atarian bertan egin daiteke. Jardunaldiko prezio orokorra 35€takoa bada ere (langabe, erretiratu eta ikasleena 20€koa da), azpeitiarrek 20€ko prezio berezia izango dute, Azpeitiko Udalak formazioarekin duen konpromisoaren seinale. Matrikularen prezioan barnean sartzen dira, kafea eta bazkaria ere. 

 

Egitaraua

8:30-9:00 Dokumentazioaren banaketa

9:00-9:15 Ongi etorri mahaia

9:15-11:00 Hitzaldiak. Dinamizatzailea: Amaia Serrano (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)

"Kultur transmisioa, katebegi bat kulturaren unibertsoan". Olatz Osa (Elkar Taldeko argitaletxeen zuzendaria)
“(Euskal) Kulturak hezkuntza zeharkatzeko manerak”. Iratxe Retolaza (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)
11:00-11:30 Atsedenaldia eta Kafe etena

11:30-13:30 Kulturgintzaren transmisioa egunerokoan. Esperientziak. Dinamizatzailea: Gotzon Barandiaran (idazlea, JALGI ekimeneko kidea, UEUkidea)

Arte eszenikoak: Pantxika Telleria ( Koreografoa. ELIRALE dantza konpainia)
Musika: Musikariak Ikastetxeetan programa ( Alberto Barandiaran. Kazetaria, idazlea. Nafarroako Hezkuntza Departamentuko teknikaria)
Literatura: Eskolako Literatur Kanona egitasmoa. ( Amaia Irazusta. Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa )
Arte plastikoak: Artaziak. Hezkuntza eta mediazio kulturala.
13:30-15:00 Bazkaria

15:00-16:30 Mahai ingurua: Kultur transmisioa hezkuntza arautuan.

Arantxa Hirigoien, Ximun Fuchs
Inma Muñoa (kastolen Elkartea)
Mirentxu Oteiza (EIBZ eta bigarren hezkuntzako irakaslea Nafarroan)
Lidia Alcorta (Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea Nafarroan).
Moderatzailea: Ainara Gorostitzu (Hik Hasiko kidea)
16:30-18:00 Mahai ingurua: Kultur hezkuntza eskolan gogoetagai.

Mikel Artola (Bertsozale elkartea)
Oier Araolaza (Dantzan)
Nerea Permach (Irakaslea eta UPV/EHUko ikertzailea)
Haizea Barcenilla (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea)
Moderatzailea: Amaia Serrano (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)
18:00-19:00 Itxierako saioa: Dinamoa sormen gunea ezagutzeko bisita gidatua (Kulturaz kooperatiba)