wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Ekintzaz beterik dator asteburua musika emanaldiak, stock azoka, bisita gidatua, bizikleten mekanikaz ikasteko tailerra eta euskal pentatloiaren finala izango dir,a besteak beste, gurean. 

Izango da zer ikusia, zer gozatua eta ikasia asteburu honetan Azpeitian. Bihar, irailak 20, ostirala,arratsaldean eta etzi, egun osoan, plazan Bertan Merkatari Elkarteak Udalaren laguntzaz antolaturiko stock azoka izango da. Horren bueltan, 18:30ean hasita, kale emanaldiak eskainiko dituzte K-Beat abesbatzako kideek, Udal Musika Bandak eta Luis Beltza dantza suelto eskolako nahiz Juan Antxieta musika eskolako ikasleek Alde Zaharrean. Ondoren, 19:00etan, emanaldi bateratua eskainiko dute plazan. 

Doako bisita gidatua

Larunbat goizean, Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan egiten den doako bisita gidatuan Azpeitiko Erdi Aroko Almendra ezagutzeko aukera izango da. Ibilbideak irauten duen bitartean Azpeitiko eraikin historiko ezberdinen inguruko zein orohar herriaren inguruko informazio eta datu desberdinak ezagutuko dituzte parte hartzaileek. Bisita 12:00etan Basazabaleko Turismo bulegotik abiatuko da. Doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita edo 943151878 telefonora deituta

Euskal Pentatloiaren finala

Larunbat gauean, 22:00etan hasita bigarren urtez jarraian Azpeitiko zezen plazan jokatuko da Euskal Pentatloiaren finala; ordubete lehenagotik izango dira ateak irekita ikusleentzat. Finalean, Joseba Otaegi, Arria V., Zaldua, Txapartegk, Mugertza eta Aizperro izango dira aurrez aurre. Sarrerak 20 €an salgai daude Azpeitiko Mendizabal erretegian.

Bizikleten mekanika tailerra, Ekoetxean

Igandean, irailaren 22an, bizikleten mekanikari buruzko doako tailerra  egingo da Ekoetxean. Tailerra 10 urtetik gorako gazte eta helduei zuzenduta dago, eta, saioa, erabat praktikoa izango da, 11:00etatik 12:30era bitartean.

Hezurbeltzak, Sanagustinen

Igande arratsaldean zer egin asmatzeko ere izango da aukera. Hala, ohiko zine emanaldiak izango dira Soreasun. Larunbata, igande eta astelehenean, Tarantinoren Erase una vez en...  Hollywood filma eskainiko da helduentzako saioetan eta igande arratsaldean, 16:30etan hasita Mascotas 2 izango da ikusgai.

19:00etatik aurrera, berriz, Sanagustinen, Hezurbeltzak taldearen emanaldia izango da. Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena. Sarrerak salgai daude dagoeneko.