wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak, bost formazio saioa antolatu ditu Emakume Txokoan Jabetze Eskolaren baitan. Azken urteetan bezala, udarako oporren ostean, urritik abendura bitarterako eskaintza berrian izena emateko epea zabaldu berri dute. 

Honakoak dira udazkenean eskainiko diren ikastaro edo tailerrak:

Zaurgarritasunak euskal literaturan

Oinarrizko mekanika

Batera egin dezagun bidea

Autodefentsa feminista

Amorrua gorpuztu

Gorputza eta jolasa

Munduko dantzak: sabel dantza

Munduko dantzak: dantza afrikarrak

Izen ematea zabalik

Izen ematea zabalik izango da irailaren 28a arte. Izen-ematea Udaleko Parekidetasun Sailean eta Emakumeen Txokoan egin daiteke.

Informazio osatua etxez etxe bidali da eskuorri batean. Dena den, informazioa jasotzeko edo galderak argitzeko, Emakume Txokora jo dezakete herritarrek.

Parte hartze taldeak eta bestelako ekintzak

Jabetze Eskolako formazio tailerrez gain, Emakume Txokoak beste hainbat parte hartze talde eta ekintza ere antolatzen ditu. Hala, emakume haurdunentzako tailerra egingo da aurten ere eta mintzalila jarriko da abian. Horretaz gain, Enpalabramiento programa eta beste hainbat hitzaldi ere antolatu dira gai desberdinen inguruan aritzeko eta hausnartzeko.

Ikusi etxex etxe egun hauetan banatzen ari garen ikastaro eta ekintzen eskuorria. 

Whatsapp zerbitzua

Ikasturte berriarekin batera, emakume txokoak whatsapp zerbitzua jarri du abian. Hala, herritarren sare sozial horren bidez Emakume Txokoarekin harremanetan jarri, ekarpenak egin edo zalantzak argitzeko  688 751 000 zenbakira idatz dezakete.

Emakumeen txokoa erabiltzeko eskaerak

Emakume Txokoko gelaren bat erabili nahi duten herritarrek hemendik aurrera eskaera egin beharko dute. Hau da, aurrez, eskaera orri bidez egin nahi duten espazioa erreserbatu beharko dute.