wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Kalitate handiko obrekin, irudi berrituarekin eta ordutegiak egokituta datoz Euskal Antzerki Topaketak
    Kalitate handiko obrekin, irudi berrituarekin eta ordutegiak egokituta datoz Euskal Antzerki Topaketak
    Irudi berrituarekin, kulturazaleen ohitureta moldatzeko hainbat aldaketekin eta ohi baino lehenago datoz XXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Atzo aurkeztu ziren ‘Tonbola’ ikuskizunaren ostean; antzerkigilez eta antzerkizalez inguratuta. Datozen egunotan jarriko dira ikuskizunetarako sarrerak salgai. Read more...
  • Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria abian da; azpeitiaoroimena.eus
    Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria abian da; azpeitiaoroimena.eus
    Gaurkoan, oroimenaren baitan, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko konpromiso berretsiz, beste pauso baten berri bat eman dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Javi Buces Aranzadiko historialariak azpeitiaoroimena ataria aurkeztu dute. Azpeitiko oroimen historikoa eta gertukoa biltzen dituen ataria. Tropa frankistak Azpeitira sartu zireneko urteurrenaren bezpera aukeratu dute horretarako.  Read more...
  • Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea
    Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea
    Herriko kultur taldeen ohiko jarduera edo ekintzetarako dirulaguntza eskaerak egiteko epea irailaren 15ean bukatuko da. Azpeitiko Udalak 47.500 eurotako dirulaguntza poltsa bideratu du herriko kultur jarduerei bultzada emateko asmoz 2020. urtean ere. Aurten, alarma egoera dela eta ohi baino beranduago egin behar izan da deialdia, eta eskaerak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da. Eskaerak udaletxean aurrez aurre  edo webgunetik bide elektronikoz aurkezteko aukera izango da.  Deialdiaren inguruko informazio osatua Oinarriak Deialdia Eskaera orria Dirulaguntzaren zuriketa Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124811
Kalitate handiko obrekin, irudi berrituarekin eta ordutegiak egokituta datoz Euskal Antzerki
Irudi berrituarekin, kulturazaleen ohitureta moldatzeko hainbat aldaketekin eta ohi baino lehenago datoz XXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Atzo aurkeztu ziren ‘Tonbola’ ikuskizunaren ostean; antzerkigilez eta antzerkizalez inguratuta. Datozen
Azpeitiko memoria historikoan eta gertukoan jazotako giza eskubide urraketak biltzen dituen ataria
Gaurkoan, oroimenaren baitan, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko konpromiso berretsiz, beste pauso baten berri bat eman dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Javi Buces Aranzadiko
Irailaren 15era arte dute kultur taldeek ohiko ekintzetarako dirulaguntza eskaera aurkezteko epea
Herriko kultur taldeen ohiko jarduera edo ekintzetarako dirulaguntza eskaerak egiteko epea irailaren 15ean bukatuko da. Azpeitiko Udalak 47.500 eurotako dirulaguntza poltsa bideratu du herriko kultur jarduerei bultzada emateko asmoz 2020. urtean

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Azpeitiko Udalak azken urteotan abian jarri duen etxe hutsetatik abiatutako etxebizitza politikaren baitan, eta Alde Zaharra biziberritzeko asmoen baitan, 2017an hiru etxe-atari erosi zituen Elizkalean: 24, 26 eta 28 atariak, hain zuzen. Orduan adierazi bezala, bertan alokairura bideratutako 12 etxebizitza eraikiko ditu, eta aste honetan hasi dira etxe zaharrak botatzen. Lan horiek direla eta, ibilgailuentzat itxita izango da hainbat egunez kalea. 

Aste honen hasieratik ari dira etxe-atariak barrutik husten. 

 

Babestutako etxebizitzen aldeko politika

Azpeitiko Udalak babestutako etxebizitzen aldeko apustu sendoa egin du azken urteotan. Hala, Esklabak Iturzulo eremuan 62 etxebizitza babestu (babes ofizialekoak eta Udal sustapenekoak) esleituta ditu, eta eremu horretako bigarren fasea ere aurre lanketan da.

Horretaz gain, ordea, Alde Zaharrean ere hainbat etxebizitza egingo ditu, eremu hori biziberritzeko hartutako neurrien baitan. Hala, apirilean apaiz etxea eraitsi zuen 4 etxebizitza berri eraikitzeko, eta Errebaleko 4. etxe atarian ere beste babestutako lau etxebizitza eraikiko dira. 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information